Noiz sortua: 2019-05-07 11:11:00

Nazioarteko merkataritza

Etzi joango da AEBetara Txinako ordezkaritza komertziala

Trumpen mehatxuak gorabehera, merkataritza gerra amaitzeko negoziazioek jarraitu egingo dute.

Steven Mnuchin, Liu He eta Robert Lighthizer negoziatzaieak, aurreko bilera batean.n
Steven Mnuchin, Liu He eta Robert Lighthizer negoziatzaieak, aurreko bilera batean.n Andy Wong / Efe

Iker Aranburu -

2019ko maiatzak 7

Liu He lehen ministrordea buru duela, Txinako ordezkaritza bat Washingtonen izango da ostegunean eta ostiralean, negoziazioen hamaikagarren saioan parte hartzeko. Asteazkenean ziren berriro biltzekoak, baina Pekinek bi aldiz pentsatu du elkarrizketekin jarraitu aurretik, ikusita Donald Trumpek muga zergak berriro handitzearekin mehatxu egin zuela igandean.

Txinako Gobernuak ez zion erantzun gogorrik eman Trumpi, eta, aurrekoetan ez bezala, ez zuen beste zigor neurriekin erantzun.

 AEBetako presidentea txio batzuen bidez salatu du negoziazioak "oso motel" doazela, eta horregatik jakinarazi zuen ostiraletik bertatik Txinako hainbat produkturen gaineko inportazioa %25eko tarifa batekin zigortuko zuela, gaur egungo %10en gainetik.

Adierazpen horiek ez datoz guztiz bat Steve Mnuchin AEBetako Altxorreko idazkariak aurreko astean esandakoarekin. Negoziazioak "oso emankorrak" izan zirela esan zuen, eta ulertarazi zuen hamaikagarren elkarrizketa sorta erabakigarria izan zitekeela duela urtebete hasitako merkataritza gerra amaitzeko.

 

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Koronabirusaren azken datuak

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Euskal Herrian 12.944 gaixok eman dute positibo koronabirusaren proba eginda. 846 hil dira. COVID-19 gaitza izandako 4.601 pertsonari eman diete alta. Grafikoak, albiste barruan.

Diputatuak saioren hasieran, minutu bateko isilunean. / ©Mariscal, EFE

Espainia "berreraikitzeko" bilera batera deitu ditu Sanchezek alderdiak eta eragileak

Berria

EAJk iragarri du bilera horretan egongo dela. EH Bildu, berriz, ez da joango. Konfinamenduan apirilaren 26ra arte luzatu dute Hegoaldean.

Gasteizko farmazia bat. / ©Endika Portillo, Foku

Bigarren egun beltzena izan da atzokoa hildako kopuruari dagokionez

Ekhi Erremundegi Beloki - Ane Eslava

Gutxienez 59 pertsona hil dira Euskal Herrian azken 24 orduetan koronabirusak jota. 900 hildakoen langa gainditu da. 462 positibo gehiago atzeman dituzte Hegoaldean.

Bereziki adinekoei eragiten die koronabirusak: hilkortasuna bikoiztu baino gehiago egin zaie. ©J. FONTANEDA / FOKU

Hilkortasuna bikoiztu egin da gaitzaren goraldian

Garikoitz Goikoetxea

Hiru asteotan goia jo dute heriotzek, eta estatistiketan iragarri baino %89 herritar gehiago zendu dira: 938 espero, eta 1.774 hil. Datuek agerian jarri dute uste baino jende gehiago hil dela COVID-19arekin.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna