Kazetaritza

Wa Lone eta Kyaw Soe Oo Myanmarko kazetariak espetxetik atera dira

Reuterseko bi kazetariek zazpi urteko espetxe zigorra jaso zuten eta 500 egun egin dituzte preso.

Bi kazetariak, senideekin. ANN WANG / POOL
urtzi urkizu
2019ko maiatzaren 7a
14:51
Entzun

Reuters agentziako Wa Lone eta Kyaw Soe Oo kazetariek 2017an hobi bat aurkitu zuten hamar hilotzekin In Dinn herrian; Myanmarko armadak 2017ko udan eraildako rohingyen —talde etniko musulmana— gorpuak ziren. Bi kazetariak 2017ko abenduan atxilotu zituzten Rangunen, rohingyen hilketari buruzko erreportaje bat amaitu aurretik; haien lankide Simon Lewisek eta Antoni Slodkowskik bukatu zuten lana. Zazpi urteko espetxe zigorra jaso zuten Myanmarko bi kazetariek, eta 500 egun egin dituzte kartzelan.

Myanmarko presidentearen indultua jaso dute Lonek eta Soe Ook, amnistia baten testuinguruan. Bi kazetariek beren lanarekin jarraitu ahalko dute aurrerantzean.

Europako Batasunak pozgarritzat jo du albistea: "1923ko Sekretu Ofizialen Legearen eraginez izan ziren kazetariak espetxeratuak, eta pozik gaude indultua jaso dutelako. Europako Batasunak komunikabideen askatasuna defendatzen jarraituko du, eta Myanmarko autoritateekin lan egingo du herrialde horren demokraziaren alde".

Lonek eta Soe Ook Pulitzen saria jaso zuten apirilean. Maiatzaren 2an, berriz, Unesco/Guillermo Cano prentsa askatasunaren saria ere eman zieten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.