'Brexit'-a

Erresuma Batuak baieztatu du Europako bozetan parte hartuko duela

David Lidington gobernuko buruzagiordeak jakinarazi du hilaren 23an egingo dituztela hauteskunde horiek. Inkesten arabera, Nigel Faragen Brexit Alderdia izango da bozkatuena.

Lidingon, artxiboko irudi batean. EFE
Berria
2019ko maiatzaren 7a
20:29
Entzun 00:00:0000:00:00

Erresuma Batuko Gobernuak ondorioztatu du ez duela denborarik brexit-aren akordioa onartarazteko Europako Parlamenturako hauteskundeak egin baino lehen, eta, beraz, gaur egin du publiko boz horietan parte hartzeko erabakia. Halere, Lidingtonek espero du hitzordu horretatik hautatuko dituzten eurodiputatuek ez dutela euren eserlekuak hartzeko beharrik izango; uztailaren 2an izango da hori.

Erresuma Batua urriaren 31n irtengo da Europako Batasunetik, baina Komunen Ganberak ez du onartu Londresek eta Bruselak adosturiko ituna. Diputatuek hirutan esan diote ezetz testu horri, eta, egoera bideratzeko, gobernua Alderdi Laboristarekin batzartzen ari da asteotan.

Europar Kontseiluaren ezohiko bileran zegoela, Jean-Claude Juncker Europako Batzordeko presidenteak aitortu du huts egin zuela brexit-aren kanpainan parte hartu ez zuelako.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.