Hezkuntza

Kristau Eskolako patronalaren arabera, %19ko erantzuna izan du grebak

Bizkaian izan du grebak erantzunik handiena, %26ko parte hartzearekin. Sindikatuek negoziatzeko deia egin diote patronalari, eta manifestazioak antolatu dituzte gaurko eta biharko. Ikastetxeen %41,22tan grebarik ez dela izan nabarmendu du Kristau Eskolako patronalak.

Itunpeko eskoletako irakasleen manifestazio bat, joan den apirilean. /
Itunpeko eskoletako irakasleen manifestazio bat, joan den apirilean. / Monika del Valle/Foku

Arantxa Elizegi Egilegor -

2019ko maiatzak 8

ELA, LAB, Steilas, UGT eta CCOO sindikatuek deituta, greba egingo dute gaur eta bihar Kristau Eskolako eta IZEAko ikastetxeetan. Negoziatu nahi ez izatea leporatzen diote sindikatuek patronalari, eta nabarmendu dute orain arte grebak antolatu izan direnean soilik egin dituztela urratsak. Horiek hala, mobilizazioetara deitu dute bi greba egunetarako. Bilbon gaurko eta Donostian biharko.

Patronalak eguerdian emandako datuen arabera, grebak Bizkaian izan du erantzunik handiena, %26ko parte hartzearekin; Gipuzkoan eta Araban, berriz, %12koa izan da erantzuna. 26. greba eguna dute gaurkoa itunpeko ikastetxeetako langileek. Sindikatuek Bilbon egin duten manifestazioa baliatu dute elkarrizketarako deia egiteko.

Kristau Eskolak, berriz, sindikatuen jarrera kritikatu du, eta adierazi "itunpekoetatik at dauden baldintzak" eskatzen dituztela. Mikel Ormazabal zuzendari nagusiak azaldu duenez, aurreko hilabetean bilerak egin dituzte alderdi eta sindikatu nagusiekin, eta, beraz, badago "negoziatzeko borondatea". Baina, aldi berean, "gatazka ikasgeletara eramatea" egotzi die sindikatuei.

Azken urteetan langileekin hartutako zorra kitatzeko, aparteko ordainsari bat proposatu zuen Kristau Eskolak, martxoan egindako azken proposamenean: behin ordainduko litzateke, eta ez lukete jasoko langile guztiek; irakasleentzat litzateke. Sindikatuek uste dute soldataren parte izan beharko lukeela, eta guztientzat. Hala ere, datozen urteetan etor daitekeen matrikulazio jaitsierak kezkatzen ditu langileak. Enpleguak ez kentzea da haien aldarrikapen nagusietako bat, lan kargekin batera.

Jaurlaritzari "lidergoa" eskatu dio EH Bilduk

Lan gatazkarekin lotuta, Eusko Legebiltzarrean ekinbide bat aurkeztu du gaur EH Bilduk, Eusko Jaurlaritzari eskatzeko "lidergoa" har dezala konponbide bat bilatzeko lanean. Zehazki, Rebeka Ubera legebiltzarkideak Hezkuntza Sailari eskatu dio esku hartzeko, langileen eta patronalaren arteko akordioa errazte aldera. "Hezkuntza Sailak bere ardura onartu behar du eta behingoz esku hartu; ezin du beste aldera begiratu, hezkuntza sistema haren ardura baita osotasunean, eta ikastetxe kontzertatuak ere diru publikoarekin finantzatzen baitira".

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Covid-19 daukaten gaixoak zaintzen duten bi erizain besarkatzen 55 egun gaixo zeraman gizon bat sendatzean. ©Andoni Lubaki / Foku

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Euskal Herrian 31.166 gaixok eman dute positibo guztira, koronabirusa atzemateko probaren bat eginda. Horietatik 2.150 hil dira. Grafikoak, albiste barruan.

Bi erizain, Galdakaoko ospitalean (Bizkaia) maiatzaren 6an, 55 egun gaixorik zeramatzan gizon bat sendatu zela ospatzen. ©ANDONI LUBAKI / FOKU

Koronabirusaren lehen kolpea Euskal Herrian: 2.152 hildako lau hilabetean

Mikel P. Ansa

Martxoaren 1etik ekainaren 30era, lau hilabete. Neguaren azken hondarra, eta udaberri guztia. Koronabirusaren pandemiak hankaz gora jarri du Euskal Herria, eta bizimoduak astindu ditu. Pandemiaren lehen olatuaren balantzea egin du BERRIAk, hamazazpi grafiko eta hamazazpi galdera hauekin.

Beste 11 positibo zenbatu dituzte Ordiziako kasuen oldarraldiari lotuta

Beste 11 positibo zenbatu dituzte Ordiziako kasuen oldarraldiari lotuta

Arantxa Iraola

Denera 69 kasu daude lotuta positibo multzo horrekin; Tuterakoekin, berriz, 31

Gasteizko Mendizorrotza igerilekuak pandemia garaiko udarako prestatzen. Irudian, langile bat belardian markak egiten. ©Raul Bogajo / Foku

Positibo bat Gasteizko gimnasio batean, eta beste bat Baionako erietxe batean

Edu Lartzanguren

Baionako Belharra erietxean kasu bat topatu dute, eta ikerketa zabal bat jarri dute martxan jatorria argitzeko. Zirujau bat kanpoan kutsatu dela uste dute.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna