Hegoafrika

Botoen %54 eskuratu ditu agintean den Afrikako Kongresu Nazionalak

Botoen %30 zenbatu dituzte orain arte. Datu horien arabera, hautesleen %26k egin dute oposizioko Aliantza Demokratikoaren alde.

Botoak zenbatzen Johannesburgon. YESHIEL PANCHIA, EFE
arantxa elizegi egilegor
2019ko maiatzaren 9a
07:56
Entzun 00:00:0000:00:00

Nelson Mandelaren ANC Afrikako Kongresu Nazionalak eskura du garaipena. Botoen %30 zenbatuta, duela lau urteko emaitzetatik hamar puntura dago alderdia, botoen %54 eskuratuta. Oposizioko Aliantza Demokratikoak, berriz, botoen %26 lortu ditu, lehen datuen arabera. Lehian hirugarren tokian geratu da ezkerreko EFF Askatasun Ekonomikoaren Borrokalariak taldea, %8rekin.

Parte hartzea handia izan da. Hautesleen bi herenek hartu dute parte Legebiltzarreko eta eskualdeetako hauteskunde hauetan. Cyril Ramaphosa presidentea izan da horietako bat. Botoa ematerakoan estatuburuak aitortu du ekonomiaren gainbehera eta ustelkeria izan direla ANCren gainbeheraren arrazoi nagusiak.

Apartheid sistemaren aurka egiteagatik egin zen ezagun ANC mundu osoan, baina ordutik urte asko igaro dira, eta, Mandela buru zuen alderdia 1994tik agintean bada ere, haren ospeak behera egin du nabarmen. Hegoafrikan langabezia %28 da, eta gazteek zailtasun handiak dituzte lana aurkitzeko. Asko dira uste dutenak ANCk bere mesedetan erabili duela diru publikoa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.