75 urteko andre bat larri zauritu dute Gasteizen, lapurreta batean

Santiago ospitalera eraman dute, eta egoera "kritikoan" dagoela jakinarazi du Segurtasun Sailak.

jarraia166275.jpg
2019ko maiatzaren 13a
10:14
Entzun 00:00:00 00:00:00

75 urteko emakume bat larri zaurituta dago Gasteizko Santiago ospitalean. Igande arratsaldean zauritu zuten andrea, 16:30 aldera, Aranbizkarra auzoko Ortaleza kalean. Etxeko atarian eraso zioten, ustez, bi lagunek, lapurreta egiteko.

Andrea bera joan zen Santiago ospitalera, baina okerrera egin zuen, eta egoera "kritikoan" dela azaldu zuen igande iluntzean Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA