Ezbeharra

62 urteko emakume bat zauritu da, txirrindulari batek harrapatuta

Istripua joan den igandean gertatu zen, Amurrion (Araba), txirrindularitza lasterketa batean. Emakumea larri zauritu zen, eta Galdakaon (Bizkaia) ospitaleratu zuten.

Txirrindularitza talde bateko autoa, lasterketa gune batean. Artxiboko irudia. MARISOL RAMIREZ, FOKU
2019ko maiatzaren 14a
18:38
Entzun 00:00:0000:00:00

Emakumezkoentzako lehen Arabako Itzulian izan zen ezbeharra. Helmuga igaro eta metro gutxira, oinezkoentzako itxita zegoen oinezko pasabidea gurutzatu zuen 62 urteko emakumeak, eta helmugara iritsi berri zen txirrindulari batek harrapatu egin zuen. Bi emakumeak eraman zituzten Galdakaoko ospitalera. Txirrindulariak ez zuen zauri larririk, baina oinezkoak bai, eta ordutik ospitaleratuta egon da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.