Noiz sortua: 2019-05-15 15:14:36

Ingurumena

Maiatzaren 24 eta 25eko klimaren aldeko nazioarteko mobilizazioetan parte hartzera deitu du Bizi-k

Tram'Busaren Miarritzeko obretan ingurumenaren Grenelle-ko diru laguntzak "desbideratuak" izan direla salatu dute. Donibane Garazin eta Baionan antolatu dituzten martxetan parte hartzera deitu dute.

Bizi-ko kideen ekintza gaur goizean Miarritzen
Bizi-ko kideen ekintza gaur goizean Miarritzen Guilaume Fauveau

Ekhi Erremundegi Beloki -

2019ko maiatzak 15

"Eskandalu etiko eta ekologikoa" salatu du Bizi mugimenduak gaur goizean Miarritzen, berriki obra bukatu duten Victoria Erreginaren etorbidea. Autoentzako zentzu bakarreko errepidea du, alde banatan aparkatzeko aukera eskaintzen duena; ez autobusek, ez bizikletek ez dute bide bereziturik. "Tram'busaren proiektua egin zutenean, autobusentzako bide berezitua Miarritzeko erdiguneraino iritsi behar zela erabaki zuten. Etorbide hau Tram'Buserako proiektuaren diruarekin ordaindua izan da, baina autoari ematen dio lehentasuna", salatu du Txetx Etxeberri Bizi-ko koordinatzaileak. Alta, Bizi-k azpimarratu duenez Ingurumenaren Grenelle-ko 20 milioi euroko laguntza eskuratu zuten obra hori egiteko. Gaur goizean, ekintza sinbolikoa egin dute Victoria Erregina etorbidearen gainean margoketa eginez: Hemen Ingurumenaren Grenelleko dirua desbideratzen da idatzi dute lurrean, bizikletentzat karrika debekatua dela erakusten duen seinalearen aitzinean. Ekintza hori baliatu dute maiatzaren 24 eta 25ean antolatu dituzten justizia klimatikoaren aldeko martxetan parte hartzera deitzeko.

Michel Veunac Miarritzeko auzapeza zen garraio sindikatu mixtoko presidentea 20 milioi euroko diru laguntza lortu zenean, eta bera jarri du ikusmira mugimendu altermundialistak. "Veunacek gure kontrako salaketa ezarri du bere herriko etxetik Emmanuel Macron presidentearen argazkia lapurtu dugulako", salatu du Mattin Ihidope Bizi-ko kideak. "Alta, burutzen ditugun ekintza sinboliko horietan ez dugu nehor lanjerean ezartzen, bakarrik deiadarra jotzen dugu; baina, prokuradoreak gure kontrako desmartxak azeleratu ditu". Oroitarazi du jadanik Bizi-ko zazpi militante izan direla komisaldegira konbokatuak, eta Frantzian 35 militante auziperatu dituztela. "Guk hori dugu salatzen: deiadarra jotzen duten militanteentzat prozedurak biziki lasterrak dira, baina legez kanpoko bide horietan ez dugu ulertzen zergatik prokuradore eta prefetek ez duten jotzen herriko etxeen kontra, jakinez horrek egunerokoan eragina duela: jendeak txirrindua hartu nahi badu klimari aldaketaren kontra borrokatu eta altenatiba bat ezartzeko, bere bizia lanjerean ezarri behar du".

 

 

Maiatzaren 24 eta 25ean klimaren aldeko nazioarteko mobilizazioa izanen da, eta Ipar Euskal Herrian ere izanen da mugimendurik. Ostiralean, klimaren aldeko gazteriaren greba izanen da eta eztabaida gaualdi bat eginen dute Baionako Atalante zinema gelan. Larunbatean, klimaren aldeko bi martxa izanen dira, bat Donibane Garaziko herriko etxearen aitzinean 15:30ean eta bestea Baionako auzitegiaren aitzinean 15:00etan. "Arduradun politiko eta ekonomiko soberak beren ardurak asumitzen ez dituztenez, herritar mobilizazioak inoiz baino gehiago segitu behar du", adierazi dute.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Ekainaren 2an eguneratua, 19:00etan. ©BERRIA

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Azkeneko 24 orduetan bi lagun hil dira COVID-19 gaitzaren eraginez. Bost positibo atzeman dituzte PCR probekin, eta lau gaixo ospitaleratu dituzte. Euskal Herrian 29.406 gaixok eman dute positibo guztira, koronabirusa atzemateko probaren bat eginda. Horietatik 2.068 hil dira. Grafikoak, albiste barruan.

Bilboko errepideak konfinamendua hasi berritan. ©Marisol Ramirez / Foku

Nafarroako Gobernuak udako herri bestak bertan beheiti uzteko gomendatu du

Berria

Nafarroako Osasun Publikoko Institutuak nabarmendu du herri bestetan zaila dela segurtasun eta osasun neurriak betetzea. Hala, halakoetan birusa zabaltzeko arriskua ikusita, bestak bertan beheiti uzteko gomendioa egin du gobernuak. 

Gallartako agerraldiaren irudia, Josu Erkorekaren Twitter kontuan agertua ©@Jerkoreka

Urkulluk Euskal Herri osoan ibiltzea baimentzeko eskatu die Frantziari eta Espainiari

Gotzon Hermosilla

Jaurlaritzak espero du Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa hirugarren fasera pasatuko direla astelehenetik aurrera. Salvador Illak aurreratu du hirugarren fasean ezingo dela erkidego batetik bertzera mugitu. 

Adegiko zuzendaritzako kideak, gaurko agerraldian. ©ANDONI CANELLADA / FOKU

Adegi bat dator ELArekin erregulazioan daudenen soldata osatzeko

Xabier Martin

Osatze horiek egin ahal izateko finantzaketa, ordea, ez du nahi "bakarrik enpresaren bizkar uztea". Ekonomia %7 eta %10 artean uzkurtuko dela aurreikusi du Gipuzkoako patronalak, eta azken bi urteetan sortu diren 12.000 enpleguak galdu egingo direla.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna