Elkarretaratzea egin dute Gasteizen, lapurreta batean hildako emakumearen heriotza salatzeko

Gasteizko Udalak deitutako elkarretaratzea, gaur, Urrezko Zeledonen plazan. ENDIKA PORTILLO, FOKU
2019ko maiatzaren 15a
07:13
Entzun

Gasteizko Udalak deitutako elkarretaratzean, 200 lagun baino gehiago bildu dira. Joan den asteazkenean, lapurreta batean jasandako erasoaren ondorioz hildako den emakumearen heriotza gaitzetsi dute, eta bertan izan dira biktimaren hainbat senide ere.

Erakundeetako zenbait ordezkarik ere parte hartu dute elkarretaratzean. Bertan izan dira Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko presidentea, Pedro Elosegi Arabako Batzar Nagusietako presidentea eta Gorka Urtaran Gasteizko alkatea.

Urrezko Zeledonen plazan egin dute elkarretaratzea, 12:45ean. Bost minutuko isilunea egin dute, hildako emakumearen oroimenez.

Elkarretaratzearen ostean, biktimaren senideek eta bizilagun talde batek hilketa argitzeko lan egin dezala eskatu diote Urtarani.

Gasteizko mugimendu feministak ere elkarretaratzea deitua zuen gaurko, baina bertan behera utzi dute azkenean, Ertzaintzak ez dielako baimenik eman. 19:00etan zuten hitzordua, Andra Mari Zuriaren plazan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.