Lan gatazkak

Troquelmain enpresan 80 lanpostu arriskuan daudela salatu dute

Sopelako trokel lantegiaren kargu egingo den inbertitzaile baten laguntzeko eskatu die erakunde publikoei

Mobilizazioak hasi dituzte gaur Sopelako Troquelmain XXI enpresako langileek. LAB SINDIKATUA.
Lander Muñagorri Garmendia.
2019ko maiatzaren 15a
07:31
Entzun

80 langileren geroa une honetan airean dago Sopelako (Bizkaia) Troquelmain XXI lantegian. Pasa den urtetik hartzekodunen konkurtsoko epaileen esku dago enpresaren geroa, eta duela bost astetik lan erregulazio txostena aplikatu zitzaien. "Albo batera utzi gaituztela sentitzen dugu", esan du gaur goizean Javier Urkiza langile batzordeko kideak. Iraganean Dismodel enpresa izan zena bereganatu zuen 2016. urtean Dover taldeak, eta Santanderreko beste lantegi batekin batera Troquelmain XXI sortu zuten. Arazoak hasi ziren, eta Santanderreko lantegia lehenetsi dutela dio Urkizak. "Bideragarriak gara, eta oraindik lanean jarraitu dezakegula sentitzen dugu".

Automozioaren sektorerako egiten dute lan trokelak egiten, eta azken urtean sektoreak bizi duen ezegonkortasunak eragin izan duela uste du. "Automobil ekoizleek ez dakite zein erregairekin egin kotxeak, eta horregatik ez dira modelo berriak egiten ari". Baina ez da hori enpresaren egungo egoeraren arrazoi bakarra, "hartzen dituzten erabakiek beti Santanderreko lantegiaren onurarako hartzen baitituzte". Alboratuta sentitzen dira.

Horregatik, langileek euren egoera publiko egitea erabaki dute, eta erakunde publikoekin batzartzen hasi dira Sopelako lantegiaren kargu egin daitekeen inbertitzaile bat bilatzen laguntzeko. "Konkurtsoko epaileak esan digu begi onez ikusiko lukeela salmentaren aukera". Beraz, bide horretatik jotzea erabaki dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.