Hil egin da Amurrion bizikleta batek harrapatutako emakumea

Txirrindularitza txapelketa batean izan zen ezbeharra, igandean. 62 urte zituen.

Txirrindularitza talde bateko autoa, lasterketa gune batean. Artxiboko irudia. JUANAN RUIZ (FOKU)
2019ko maiatzaren 15a
20:54
Entzun

Emakumezkoentzako lehen Arabako Itzulian izan zen ezbeharra, igandean, 13:00etan. Helmuga igaro eta metro gutxira, oinezkoentzako itxita zegoen oinezko pasabidea gurutzatu zuen 62 urteko emakumeak, eta helmugara iritsi berri zen txirrindulari batek harrapatu egin zuen.

Bi emakumeak eraman zituzten ospitalera. Txirrindulariak ez zuen zauri larririk, baina oinezkoak bai. Gurutzetako ospitalean (Bizkaia) izan da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.