Zientzia

Lau hankako balea baten fosila aurkitu dute Perun, Ameriketako zaharrena

Indiatik eta Pakistandik kanpo aurkitutako fosilik "osoena" dela azaldu dute adituek, eta Ameriketan aurkitutako zaharrena. Baleen bilakaerari buruzko informazio esanguratsua eman dezakeela uste dute.

Alberto Gennariren ilustrazioa. CURRENT BIOLOGY.
2019ko maiatzaren 16a
14:46
Entzun

Lau metro luzeko animalia, eta lau hankaduna. Espezie horretatik etorriko lirateke gaur egungo baleak eta izurdeak, adituen arabera. Peruko uretan aurkitu dute animaliaren hezurdura fosilizatua, Current Biology aldizkari zientifikoak berri eman duenez. Aurkikuntza aztertu duten paleontologoen arabera, itsasoko ugaztun hura gai zen igeri egiteko nahiz lurrean ibiltzeko, lau hankei eta buztanari esker.


Aurkitutako balearen garezurreko eta masailezurreko zati batzuk / Current Biology.

Duela 42 milioi urte bizi zela kalkulatzen dute, Asia hegoaldean, Eozeno garaian —geologian, Paleogeno garaiko bigarren epealdia izan zen, Aro Zenozoikoan—. Belgikako Natur Zientzien Institutuko aditu Olivier Lambertek azaldu duenez, "Ozeano Pazifikoan aurkitutako lau hankako balea baten lehen hezurdura da, seguruenik Ameriketako zaharrena, eta Indiatik eta Pakistandik kanpo deskubritutako osoena".

Horrek espeziearen bilakaerari buruzko informazio baliotsua eman dezakeela uste dute adituek, besteak beste, aditzera ematen duelako baleak Hegoamerikan zeudela Ipar Ameriketan baino lehenago.

Aurkikuntza egin duen taldeak ikertzen jarraituko dutela azaldu du Lambertek, "etorkizunean zetazeo anfibio zaharragoak aurkitu ahal izateko".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.