Elezkano 12-22 Irribarria

Irribarria izango da Urrutikoetxearen aurkaria buruz buruko finalean

Irribarriak bere kolpe indartsuarekin hartu du mendean Elezkano. Zaratamokoa saiatu da aukera izan duenean erasora jotzen, baina oso behartuta jokatu du.

2019ko maiatzaren 19a
10:50
Entzun

Elezkano 2-0 aurreratu da markagailuan, eta Irribarriak 2-2 berdindu du partida. Ordurako erakutsi du bere kolpe ahaltsua kantxan ateratzeko prest zegoela, pilotakada ikusgarriak jo ditu eta. Elezkano asko behartu du atzeko koadroetan, eta aldea hartu du margakailuan. 3-9 aurreratu da.

Elezkanok bazekien partidaren aurretik ere aukera zuenetan jokaldia egiten ahalegindu beharko zela, eta horretan ahalegindu da. Lortu du tanto segida bat egitea, eta 5-9 hurbildu da. Irribarria guztiz behartzea lortu ez duenetan, ordea, aramarrak aukera baliatzen jakin du, eta oso atzean jarri du pilota, indartsu jota. 12-7 iritsi dira partidaren erdialdera.

Hortik aurrera, Irribarriak aldea handitu du berriro, 7-16 jartzeraino. Elezkanok, ordea, ez du etsi eta 10-16 jartzea lortu du, aurrean jokaldia eginda.

Azken txanpan, 10-18, 11-21 eta 12-22, Irribarria nagusitu da, eta buruz buruko finalerako sailkatu da. Urrutikoetxea izango du aurkari. Ekainaren 2an jokatuko da finala. Duela hiru urteko finalean elkarren kontra aritu ziren bi finalista berak izango dira beran aurten aurrez aurre. Irribarriak 22-13 irabazi zuen orduan.

Irribarriak partidaren ostean adierazi duenez, aurreko partidetan baino hobeto aritu da sakearekin, eta horrek konfiantza eman dio. Pilota eskutik ongi atera zaiola ere esan du. Elezkanok sake-erremate jokaldietan min egin diola onartu du. Hala ere, pozik agertu da bere jokoa egiteko gai izan delako.

Finalari begira, Urrutikoetxea aurkari gogorra dela argi dago, Irribarriaren iritziz. Opari gutxi egiten dituela eta joko sendoa duela nabarmendu du. Iusio handiarekin dagoela adierazi du, eta berea ematen saiatuko dela.

Elezkanoren esanetan, zaila izan du Irribarria bere jokora eramatea. Saketik ongi asmatu duela adierazi du, eta berak ez dituela aukerak baliatu. Horrela, Irribarriari irabaztea oso zaila dela gaineratu du.

Datorren astean, maiatzaren 26an, promozioko txapelketako finala jokatuko dute Elordik eta Dariok, Iruñeko Labrit pilotalekuan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.