Osasuna

Udaletxeko balkoitik bertsotan, igoera ospatzeko

Jagoba Arrasate Osasunako entrenatzaileak bertsotan ospatu zuen taldea Lehen Mailara igo izana, udeletxe plazako zaleen aurrean.

2019ko maiatzaren 22a
12:36
Entzun

Milaka zaleren aurrean ospatu dute Osasunako jokalari eta taldekideek Lehen Mailarako igoera, eta entrenatzailea ere ez da atzean geratu. Bertsozalea da Jagoba Arrasate, eta kantuan ere zerbait badakiela erakutsi zuen beste behin, Iruñeko udaletxe plazan. Atzo arratsaldeko ospakizunetan, ez zuen aukera pasatzen utzi, eta honako bertsoa bota zuen udaletxeko balkoitik.

Horra Arrasatek botatako bertsoa:

Ezin pasatzen utzi
holako aukera,
momentu zailenetan
egin dugu aurrera.
Txalotzekoa izan da
guztion jarrera, lehen mailakoak gara
zuekin batera,
triala-larala-larala
zuekin batera!

Aurrez ere, ospakizunak ez ziren makalak izan. Jokalari eta taldekideak 17:30ak aldera irten ziren Sadarretik, eta Nafarroako Gobernuaren eta Iruñeko Udalaren harrera jaso zuten, besteak beste. Eta, nola ez, kaleak hartu zituzten milaka zale gorritxorena. Bira amaitzeko, San Fermini eskerrak emango zizkioten jokalariek, santuaren kaperan.

Horra ospakizunen inguruko bideo luzeagoa:

[youtube]https://youtu.be/138Yeb93VZ4[/youtube]

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.