Apustu etxeak

Apustu etxeen aurka kartelak jartzeagatik hiru lagun auzitegira deitu dituztela salatu dute

Hiru andoaindar deitu dituzte deklaratzera maiatzaren 30erako, Apustu etxeak kanpora, ez Andoainen, ez inon kanpainaren sustatzaileek jakinarazi dutenez. Batzar informatiboa deitu dute astearterako.

Apustu etxeen aurka Azpeitian egindako elkarretaratze bat, iaz. GIPUZKOAKO HITZA
2019ko maiatzaren 25a
13:29
Entzun

Apustu etxeak kanpora, ez Andoainen, ez inon kanpaina sustatu zuten Andoainen (Gipuzkoa) herri eragile zenbaitek, eta hiru kide auzitegira deitu dituztela salatu dute, kanpaina horren harira kartel batzuk jartzeagatik. Apustu etxeko atarian jarri zituzten kartelak, kanpainaren leloarekin. Maiatzaren 30ean joan beharko dute auzitegira, ohar bidez jakinarazi dutenez. Asteartean batzar informatibo bat egingo dute, 19:00etan, Zumea plazan.

Apirilean egin zuten kanpaina hori, "gaia gizartean hartzen ari den oihartzuna eta zabaltzen ari den kezka" aintzat hartuta, "beste udalerri batzuetan gaia lantzen ari direnekin bat egin eta kontzientziazio lana egiteko". Besteak beste, hitzaldi bat ere antolatu dute ekainaren 10erako, ludopatiaren eta adikizioen inguruan, Errenteriako Ekintza Bibe (Bizi Berria) elkarteko kideekin. Urigainen izango da hori, 18:30ean.

"Arazo honek gazteengan duen eragin kaltegarria eta sortzen ari diren famili desestrukturazioak gero eta ugariagoak dira. Gizarte bezala, gure eginbeharra da egoera hauek bideratzea", adierazi dute kanpainaren sustatzaileek, eta apustu etxeen aurka agertzera deitu dituzte herritarrak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.