Irlanda

Dibortzioa erraztearen alde bozkatu dute irlandarrek

Irlandako Errepublikako herritarren %82 dibortzio legea arintzearen alde agertu da.

Emakume bat, herenegun, botoa ematen. EFE
Berria
2019ko maiatzaren 26a
18:03
Entzun 00:00:0000:00:00

Irlandako Errepublikan dibortzioa errazteari buruzko erreferenduma egin zuten herenegun. Dibortzioa 1995az geroztik da legezkoa, eta, egungo legediaren arabera, bikote bat legez banantzen da azken bost urteetako lau bananduta bizi izan badituzte.

Baiezkoak irabazi duenez, denbora tarte hori bi urtera jaitsiko dute, gobernuak jakinarazi duenez, eta epe horri buruzko erreferentzia kenduko lukete konstituziotik; Leo Varadkar lehen ministroarentzat, aldaketa horien helburua da "tentsio emozionalak eta ekonomikoak" arintzea.

Herritarrek abortuaren legea arindu zuten iaz, erreferendum bidez, eta 2015ean sexu bereko pertsonen arteko ezkontza legeztatzearen alde agertu ziren.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.