Musika

32 euskal talde eta bakarlari ariko dira Donostiako 54. Jazzaldian

Besteak beste, Paul San Martin-Lluis Colomoa Duo, Nogen, Reunion Big Band, Jon Urrutia Trio, Lurpekariak, Elkano Browing Trio eta Sara Zozayak parte hartuko dute musika jaialdian.

Lurpekariak taldea izango da jazzaldian parte hartuko duen euskal taldeetako bat. GORKA RUBIO / FOKU
mikel lizarralde
2019ko maiatzaren 30a
13:18
Entzun

Uztailaren 24tik 28ra egingo da Donostiako 54. Jazzaldia, eta bertan euskal talde eta bakarlariek ere beren lekua izango dute. Aurten, guztira, 32 artistak hartuko dute parte jaialdian.

Horietatik lau antolakuntzak zuzenean programatu ditu: San Martin-Lluis Colomoa Duo, Nogen, Goshu Ondo: Eri Yamamoto Trio + Easo Abesbatza eta Jaime Stinus-Xavi Vidal.

[youtube]https://youtu.be/gjz2goaQjXA[/youtube]

Bestalde, urtarriletik apirilera bitarte egindako hautatze prozesuan aukeratutako hamar taldek ere joko dute jazzaldian: Reunion Big Band, Hot Potato Blues Band, Xahu, Organizing, Amaika Rude Sound: The Ska and the Abstract Truth, Fredi Pelaez Trio, Nacho Soto: Experiment 64, No-Land Trio, Ekhilore Quintet eta Juan Jose Cabillas with Strings.

Joan den urtean diskoa argitaratu zuten bost artista ere programatu ditu Donostiako Jazzaldiak: Jon Urrutia Trio, Lurpekariak, Javier Lopez Jaso-Marcelo Escrich Quartet, Broken Brothers Brass Band eta Elkano Browning Cream.

[youtube]https://youtu.be/AHnsrZkYgSQ[/youtube]

Jazzaldiak, hirugarren urtez segidan, Katapulta Tour Gipuzkoa zirkuituko lau talde programatuko ditu, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuarekin sinatutako hitzarmen bati esker, musikaren alorrean nabarmentzen ari diren Gipuzkoako talentu berriak sustatzeko xedearekin. Honakoak dira: Ainhoa Larrañaga, Sara Zozaya, RO eta Anai.

[youtube]https://youtu.be/4PVxYITNx58[/youtube]

Azkenik, Musikene Euskal Herriko Goi-Musika Ikastegiak proposatutako hiru talde ere izango dira jazzaldian: The Funk&Risketeers, Xvr Estevez Sextet eta Nasim Quartet.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.