Gizartea
Emakume baten gorpua aurkitu dute Iruñeko tren geltokian
Joan den astelehenean desagertutako 74 urteko emakumezko bat dela uste dute segurtasun indarrek.
Aste hasieran desagertu zen 74 urteko Gumersinda M.R. Iruñeko tren geltokian ikusi zuten azkenengoz emakumezkoa bere txakurrarekin. Geroztik haren bila ibili dira segurtasun indarrak eta Nafarroako Suhiltzaileak, batez ere geltoki inguruetan.
Hain zuzen ere bart gauean, geltoki inguruetan gelditutako bagoneta baten atzean emakume baten gorpua aurkitu dute suhilzaileek, eta desagertutako emakumezkoarena izan daitekeela uste dute segurtasun indarrek. Emakumearen txakurra, gorpuaren aldamenean aurkitu dute, bizirik.
Auzitegi medikuek aztertuko dute orain hilotza, heriotzaren arrazoiak jakin eta haren nortasuna argitzeko.
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.