Nafarroa Oinez

Hegoaldean, aurtengo Nafarroa Oinez

2019ko maiatzaren 31
13:37
Entzun 00:00:0000:00:00

Tutera eta Fontellas artean dagoen Argia ikastolari dagokio aurtengo Nafarroa Oinez jaia antolatzea. Izan Argi! lelopean egingo dute datorren urriaren 20an. Jendea Nafarroa hegoaldera erakartzeko helburuarekin, gaur aurkeztu dute abestia. Elkarlanean egindako proiektua da bideoklipa. Javi Perezek konposatu du musika eta Ione Blanzanok idatzi ditu letrak. Horrez gain, Argia ikastolako haur, guraso eta irakasleek ere parte hartu dute.

Jaiaren irudiak eguzki izpiei egiten die erreferentzia, ikastolak eskualdean duen eraginarekin parekatuz: "Eguzkitik abiatzen gara. Gure festak, Argia ikastolan jaio, eta Tutera eta Erribera osoa hartuko ditu". Hala azaldu zuten antolatzaileek iaz, lekukoa hartu zutenean, eta eguzkia da bideoklipeko protagonistetako bat ere.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.