Futbola

Xabi Alonsok entrenatuko du Reala B datorren denboraldian

Realeko, Liverpooleko, Real Madrileko eta Bayerneko jokalari ohia izango da Bigarren B Mailako taldearen entrenatzailea..

Xabi Alonso, artxiboko argazkian. KIKO HUESCA, EFE.
2019ko ekainaren 1a
13:28
Entzun

Gaur egin du publiko berria Realak. Xabi Alonso futbol jokalari ohia arituko da entrenatzaile lanetan Realaren bigarren taldean. Prentsa ohar batean jakinarazi du klubak albistea: "Harena da etorkizuna, eta orain, gurekin partekatuko du. Zain geunden. Ongi etorri etxera, Xabi". Aitor Zulaika ordezkatuko du Alonsok.

Joan den urtebetean, Madrilen aritu da Alonso entrenatzaile lanetan, talde infantilarekin. Jokalari gisa, 124 partidu jokatu zituen Realarekin, eta titulu ugari lortu ditu bere ibilbidean: bi Munduko kopa, bi Eurokopa, Europako bi Superkopa, bi Champions, Espainiako Liga bat eta Alemaniako hiru.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.