Gizartea

Mendizale bat hil da Pirinioetan, elurtutako igarobide batean irrist eginda

Beste gizon batekin batera zihoan mendian, eta biek batera izan dute istripua; bestea larri dago

Erredakzioa
2019ko ekainaren 2a
10:57
Entzun

Collarada mendiko igarobide elurtu batean labaindu, eta hil egin zen atzo Ermuko (Bizkaia) mendizale bat, Pirinioetan, Huescan (Espainia). 49 urteko gizonezko bat zen.

Harekin batera mendian zihoan kidea ere larri zauritu zen istripuan, eta Zaragozako (Espainia) erietxe batera eraman behar izan zuten. Efe agentziaren arabera, euskal herritarra da mendizale hori ere. Erreskate lanetan parte hartu dutenen arabera, biak ere ondo prestatuta zihoazen, material egokiarekin, baina irrist egin zuten, 300 metro erori ziren, eta elurretan geratu ziren.

Hildakoaren hilotza Huescara eraman zuten, auzitegi medikuek autopsia egin diezaioten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.