Sexu indarkeria

Medeak taldeko kide baten aurkako "eraso transfoboa" salatu dute

Sexu erasoen aurkako protesta bat. JAIZKI FONTANEDA (FOKU)
2019ko ekainaren 3a
17:35
Entzun

Medeak taldeko kide batek salatu du maiatzaren 23an gizon baten "eraso fisiko larria" jasan zuela Donostiatik gertuko gasolindegi batean, "arrazoi lesbofobo eta transfoboek bultzatuta". Transexuala da biktima.

Haren testigantza jarri du Medeak taldeak webgunean. Errepidean zirela ustez izandako ika-mika batek eragin zuen gizonaren haserrea. Gasolindegi batean geratu zirenean egin zion eraso, eta hango langile batek lortu zuen etetea.

Ertzaintzan salaketa jarri zuen, eta maiatzaren 29an egin zuten epaiketa. Salatzailearen arabera, akusatuak onartu egin zituen bere aurkako karguak: eraso arina eta mehatxuak, 150 euroko kalte-ordaina, eta urruntze agindua.

Salatzaileak kendu behar izan du sexu erasoaren salaketa; dena den, ez du zalantzarik horixe izan zela. "Transfobia eta lesbofobia ez dira sexu erasotzat hartzen: tipo batek titiak txikitu zizkidan, baina horrek ez omen dauka inongo kutsu sexualik. Tipoak adierazi zuenez, uste zuen ni gizona nintzela, baina ez dakit nola arraio tematu zen hainbeste nire titiekin, pentsatu baldin bazuen gizon bat nintzela".

Medeak taldeak salatu du taldeko kideak "justizia patriarkalaren prozesu biktimizatzaile bikoitza" jasan duela, hark bizi izandakoa ez dutelako epaitu "eraso sexual edo gorroto delitu moduan".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.