Gizartea

Onik aurkitu dute Donibane Garazi eta Orreaga artean galdutako erromesa

67 urteko emakumezko estatubatuarra zen galdutakoa. Bart deitu zuean larrialdietara.

Bart gauean hasi ziren emakumezkoaren bila. FORUZAINGOA
2019ko ekainaren 8a
17:46
Entzun

Onik aurkit dute Donibane Garazi eta Orreaga artean galdutako erromesa. Bart gaueko 21:00ak inguru zirenean deitu zuen 67 urteko emakumezkoak 112 telefonora, bateria gabe geratzen ari zela esan eta laguntza eskatzeko.

Done Jakue bidea egiten ari zen Katheleen Mary, eta ostiralean irten zen Donibane Garazitik Orreagara bidean. Deia jaso eta gutxira hasi ziren foruzainak eta suhiltaile taldeak haren bila. Azkenean, baina, onik aurkitu dutela jakinarazi du Foruzaingoak Twitterreko bere kontuan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.