Mendebaldeko Sahara

Paramilitarrek hiru saharar jipoitu dituzte, preso politiko bati harrera egitea galarazteko

Salah Lebsir kazetariak lau urte egin ditu espetxean, eta atzo heldu zen Smarara. Marokok segurtasun neurri bereziak ezarriak zituen, harrera eragozteko.

arantxa elizegi egilegor
2019ko ekainaren 9a
08:01
Entzun

Larunbat arratsadean heldu zen Salah Lebsir kazetaria Smarara (Mendebaldeko Sahara) lau urtez preso egon ostean. Marokok aurrez polizia operazio berezia prestatua zuen preso politiko izandakoari harrera egin ez ziezaioten. Helburu horrekin, kontrol neurri zorrotzak jarri zituzten hiriko sarrrea-irteeraetan eta Lebsir beraren etxe inguruan. 

Kazetaria beste bi sahararrek lagunduta heldu zen Smarara, baina ordurako zain zituen Marokoko paramilitarrak. Equpe Media komunikazio taldeak zabaldu dituen irudietan ikus daitekeenez paramilitarrek izugarrizko jipoia eman zieten hirurei. 

Lebsir duela lau urte espetxeratu zuen Rabatek, eta atxilotuta egin zen denboran torturak eta tratu txarrak salatu zituen. Espetxealdiak iraun zuen denboran hainbat gose greba egin zituen bere giza eskubideak errespeta zitzaten eskatzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.