BBK Live jaialdia

Ehun artistatik gora jasoko ditu Bilboko BBK Live jaialdiak

Orain arte iragarrita ziren taldeen zerrendara gehitu dira Charlotte Adigery, The Intergalactic Republic of Kongo eta Alien Tango musika taldeak.

Ainhoa Larrabe Arnaiz.
2019ko ekainaren 18a
14:56
Entzun

Uztailaren 11tik 13ra bitartean egingo da aurten Bilboko BBK Live jaialdia, eta han ariko diren talde gehiagoren berri eman dute antolatzaileek gaur: Charlotte Adigery, The Intergalactic Republic of Kongo eta Alien Tango izan dira kartelera gehitu dituzten azken taldeak. Aurretik iragarritakoen artean daude, besteak beste, The Strokes, Liam Gallagher, Thom Yorke Tomorrow's Modern Boxes, Rosalia eta The Good, The Bad & The Queen. Sarrerak salgai daude jada.

Zazpi agertoki izango dira aurten Kobetamendin, eta bakoitzari ezaugarri bat ezarri diote antolatzaileek. Nagusi izenekoan arituko dira musika talderik “sonatuenak”: The Strokers, Liam Gallagher, Rosalia, Weezer, Vetusta Morla eta Brockhampton. Hot Chip banda izango da oholtza nagusira igotzen den azken taldea.

Bestean izeneko agertokian arituko direnen artean daude Thom Yorke Tomorrow’s Modern Boxes, The Good, The Bad & The Queen, Suede, The Blace eta Vince Staples. Txiki agertokian, aldiz, artista “eklektikoenak” jasoko ditu: The Voidz, Slaves, Moeveloreina eta Pony Bravo taldeak arituko dira bertan. Gora! Izeneko gunea ere egokituko dute, eta bertan izango dira, antolatzaileen esanetan, proposamen “dantzagarrienak”: Nicola Cruz, Yaeji, Jonathan Bree eta 2manydjs.

Musika elektronikoa Basoa gunean bilduko dute. Jaialdiaren lehen egunean “LGTBI gaua” izango dela zehaztu dute antolatzaileek. Honey Dijon, Midlan, Octo Octa, Courtesy eta Ketiov taldeak izango dira, besteak beste, uztailaren 11ko saioan. Laurent Garnier, Bicep, Todd Terje eta John Talabot ere izango dira gure berean.

Kobetamenditik atera nahi dute BBK Live, eta, azaldu dutenez, bestelako emanaldiak antolatu dituzte Bizkaiko hiriburuko hainbat gunetan. Agertoki bana jarriko dute Izozaki dorreetan, Albia lorategietan, Areatzan eta Kale Nagusian eta, besteak beste, Mastodonte, Anni B Sweet, Pony Bravo, The Intergalatic Republic of Kongo eta Venturi aritu dira horietan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.