Guggenheim

Guggenheimek Kandinski, El Anatsui, Clark eta Eliassonen lanak erakutsiko ditu 2020an

18 urtetik beherakoentzat doako sarrera ezartzea aztertzen ari da museoa.

Ainhoa Larrabe Arnaiz.
2019ko ekainaren 18a
15:37
Entzun 00:00:0000:00:00

Bilboko Guggenheim Museoaren Fundazioaren Patronatuak —Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia, Bilboko Guggenheim museoa eta Solomon R. Guggenheim fundazioa— urte amaierako batzarra egin zuen atzo. Urteko datu eta jarduera nagusiak errepasatzeaz gain, heldu den urterako arte programazioa onartu zituzten kideek. Iragarri dutenez, 2020an hainbat erakusketa egingo dituzte artista hauen lanekin: Wassili Kandiski, El Anatsui, Richard Artschwager, Lygia Clark, Olafur Eliasson, Lee Kraasnner eta Lynette Yiadom-Boakye; emakume artisten lanak erakusteko “konpromisoa” azpimarratu du patronatuak.

Salneurriak "ikusle berrien beharretara egokitzeko" neurriak hartuko dituela ere iragarri dute; besteak beste, aztertzen ari dira doako sarrera ezartzea 18 urtetik beherakoentzat .

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.