Albistea entzun

Tokiko monetak

Euskoa, "Europako moneta esperimenturik arrakastatsuena" BBCrentzat

Euskoari buruzko erreportaje bat argitaratu BBCk, eta nabarmendu du "mikromoneta propioa" duela Ipar Euskal Herriak: "Orain, Europako beste komunitate batzuek arrakasta bera izatea espero dute".

Euskoa aldatzen, artxiboko argazkian.
Euskoa aldatzen, artxiboko argazkian. Bob Edme

Berria -

2019ko ekainak 20

Euskal Herriari buruzko azalpen orokor batzuk emanez hasi dute BBCn euskoari buruzko artikulua, Frantziar erregio bat moneta berriarekin izenekoa. "Denden izenak, jatetxeetako menuak eta errepide seinaleak frantsesez idazten dira gehienbat, euskaraz beharrean; euskara, Espainian ez bezala, ez baita ofizialki aitortua Frantzian", kontatu du kazetariak, besteak beste. Dante Edme-Sanjurjo proiektuaren sustatzaileetakoaren hitzak ez ezik, erabiltzaile batzuenak ere jaso dituzte: "Honek laguntzen du jende gazteak euskara ikus dezan bizi publikoan, eta ez dadin gehiago lotsatu"; "euskoa tresna garrantzitsua da kultura sustengatzeko"; "komunitatea eratzen du eta lotura berriak sortzen ditu jendeen artean".

Edme-Sanjurjo eta beste lagun batzuk 2013an hasi ziren euskoaren proiektua sustatzen. "Gure hizkuntza desagertzear dago hemen", kontatu du baionarrak: "Ezagutzen ez dugun norbaiti mintzatzean, euskaraz egitea baztertzen da; publikoan partekatzen ez duten hizkuntza pribatu bat da". Egoera horri aurre egiteko, euskoaren helburua "erro kultural eta linguistikoak biziberritu" eta dirua Ipar Euskal Herrian geratzea dela azaldu du, "bertako enpresak babestuz".

BBCko kazetariak gogora ekarri duenez, "Europan halako moneta esperimentu" batek izandako arrakastarik handiena lortu du euskoak: iazko urrian, milioi bat euroren balioa duen moneta kantitatea zuten zirkulazioan. Joan den asteartean, Aviron Bayonnais errugbi taldea ere atxiki zen dinamikara; aurrenekoa da kirol talde profesionalen artean. BBCko artikuluan gogora ekarri dute Hego Euskal Herrian ere badirela halako proiektuak —Ekhi, adibidez—, baina ez dutela oraingoz halako indarrik lortu.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Elisabeth Borne Frantziako lehen ministroa, gaur, Asanblean. ©Teresa Suarez / Efe

Frantziako Gobernuak gutxigatik gainditu du zentsura mozioa

Iker Aranburu

287 boto behar ziren gobernua botatzeko eta LIOT taldearen mozioak 278 boto jaso ditu.

Suitzako Federazioko presidente Alain Berset, bostekoa ematen Thomas J. Jordan Suitzako Banku Nazionaleko buruari, Finantza ministro Karin Keller-Sutter atzean dutela. Atzo, akordioaren bei emateko Bernan eginiko prentsaurrekoan. ©PETER KLAUNZER / EFE

UBS bankuak hondoak jotako Credit Suisse erosi du 3.000 milioi euroan

Edu Lartzanguren-Imanol Magro Eizmendi

Suitzako Gobernuak 9.000 milioi euro eman dizkio erreskatea bere gain har dezan. Credit Suissen akzioak %64 jaitsi dira, eta USBk kaleratzeak iragarri ditu.

Burgen Kingek inoizko moto eskari handiena egin zion iaz. ©Nuuk

Nuuk enpresaren kapitalean sartu da Eusko Jaurlaritza

Aitor Biain

Hiru milioi euroko inbertsioa egin du, Ezten arrisku kapitaleko funtsaren bitartez.

Budapesten martxan dauden CAFek egindako tranbiak. ©CAF

CAFek 100 milioi euroko bi kontratu erdietsi ditu Hungarian eta Espainian

Aitor Biain

Budapesterako 31 tranbia egingo ditu, eta sei Sevillako Alcala de Guadairarako.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...