Musika

John Zornek jasoko du Donostiako Jazzaldia saria

Musikari estatubatuarrak Bagatelles maratoia egingo du jaialdian. Musika maratoi hori bi egunetan banatuta egingo du, uztailaren 27an eta 28an, eta hamalau talde ariko dira berekin

John Zorn. DONOSTIAKO JAZZALDIA
Berria
2019ko ekainaren 21a
12:56
Entzun

John Zorn (New York, 1953) musikagile estatubatuarra abangoardiako musika garaikidearen katalizatzaile bilakatu da azkeneko 30 urteetan. Lan egin du musika judu tradizionalaren esparruan, hardcorean eta baita jazzean ere; betiere, inprobisazioa ardatz hartuta, eta hamaika proiektu eraman ditu aurrera: Naked City, Painkiller, Masada, The Gnostic Trio... 400 diskotan baino gehiagotan parte hartu du.

2013an, Masada Maratoia oholtzaratu zuen Zornek Donostiako Jazzaldian arrakasta handiarekin, eta aurten Bagatelles Marathon izeneko ikuskizun bikoitza dakar. Musika maratoi horretan hamalau musikarik parte hartuko dute

Musika-maratoi horretan hamalau taldek hartuko dute parte, eta musikariak, berriz, 30etik gora izango dira; horietako asko abangoardiako musikaren izen handiak: Mary Halvorson, Marc Ribot, Kris Davis, Julian Lage, Dave Douglas, Joey Baron, Craig Taborn, Peter Evans, John Medeski, Ikue Mori, Erik Friedlander, Mark Feldman, Sylvie Courvoisier, Kenny Wollesen, Trevor Dunn...

Donostiako Jazzaldia saria 1994an eman zuten aurrenekoz —Doc Cheathamek jaso zuen—, eta, orduz geroztik, urtero-urtero banatu dute.

Hauxe da zerrenda:

1994: Doc Cheatham

1995: Phil Woods

1996: Hank Jones

1997: Steve Lacy

1998: Chick Corea

1999: Max Roach eta Clark Terry

2000: Kenny Barron

2001: Ray Brown

2002: Elvin Jones

2003: Bebo Valdés

2004: Shirley Horn eta Fernando Trueba

2005: Keith Jarrett eta Charles Mingus (in memoriam)

2006: Herbie Hancock

2007: Wayne Shorter

2008: Ahmad Jamal

2009: Roy Haynes

2010: Ron Carter

2011: Toots Thielemans

2012: Jimmy Cobb eta Pierre Lafont (in memoriam)

2013: Lee Konitz eta Juan Claudio Cifuentes

2014: Toshiko Akiyoshi

2015: Benny Golson

2016: Ellis Marsalis

2017: Charles Lloyd

2018: Mary Stallings eta Michel Portal

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.