Ezbeharra

Motorzale bat hil da Deba parean

AP-8 autobidean izan da istripua, Irunerako bidean. Lerro bat itxi behar izan dute.

Auto ilarak, goizean, AP-8an. TRAFIKOA
2019ko uztailaren 1a
15:45
Entzun 00:00:0000:00:00

Istripu larria gertatu da goizean AP-8 autobidean, Deba parean (Gipuzkoa). 59. kilometroan gertatu da ezbeharra, Irunerako bidean. Motorrak irrist egin, eta gidaria lurrera erori da. Tokian bertan hil da gizona. Debako bizilaguna zen, 61 urtekoa.

Segurtasun Sailak lerro bat itxi behar izan du Irunerako errepidean, eta hiru kilometro arteko ilarak sortu dira.

Atzo beste motor gidari bat hil zen Nafarroan. Goizaldean izan zen ezbeharra, NA-214 errepideko bosgarren kilometroan, Nabaskoze eta Las Coronas gainaren arteko bidean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.