Literatura

Jokin Mitxelena izango da Nekatoeneko idazle egonaldian

Ilustratzaileak haurrentzako istorio bat proposatu du bederatzigarren ediziorako. Datorren udazkenean joango da Abadiako eremura, istorioa garatzera.

Jokin Mitxelena, artxiboko irudi batean. GORKA RUBIO / FOKU
2019ko uztailaren 1a
18:09
Entzun 00:00:0000:00:00

Puka izeneko txakurraren istorioa du buruan Jokin Mitxelenak (Donostia, 1962). Pasai Donibanetik (Gipuzkoa) ihes egin eta Hendaiara (Lapurdi) joateko bidean gertatutako abenturak kontatuko ditu idazleak, zortzi urte inguruko haurrei zuzendutako lan batean. Mitxelena ilustratzaile moduan egin da ezagun, baina ez da idatziko duen lehen liburua: aurretik Puka, erleak eta traktorea idazlana argitaratu zuen, hori ere haurrei zuzendua. Nekatoeneko lau asteko egonaldian idatziko duen lana; beraz, ez da Puka txakurraren lehen agerraldia izango. Hendaiako etxea lasai lan egiteko "leku aproposa" dela azaldu du idazleak.

Nekatoenea, Artisten Etxea

Hendaiako baserri bat da Nekatoenea, Abadiako eremukoa. Hainbat diziplinatako sortzaileei egonaldiak eskaintzen dizkiete, beren proiektuak gara ditzaten. Aurten ere Euskal Kultura Erakundea (EKE) eta Euskal Idazleen Elkartea (EIE) aritu dira antolaketa eta epaimahai lanetan. EKE finantzaketaz ere arduratu da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.