Musika

EGOk martxan jarri du zuzendari berria izendatzeko hautaketa

Zuzendari berriaren ardura izango da egitasmoaren helburuak betetzeko estrategiak diseinatzea. Hautagaiek hilaren 15a arteko epea izango dute proiektuak aurkezteko.

EGOren hurrengo urteetako lana antolatzea izango da zuzendariaren lana. JUAN CARLOS RUIZ / FOKU
2019ko uztailaren 1a
15:44
Entzun

Kargu honen eginbeharra izango da komunkazio tresna eta protokoloak garatzea. Horrez gain, kanpo harremanez ere arduratuko da, tokiko zein nazioarteko erakunde ezberdinekin sareak sortuz. Fundazioaren helburuak ere bete beharko ditu, profesional aurreko heziketan laguntza eskaintzea edota musika balioak sustatzea esaterako.

Hautagaiek uztailaren 15a bitartean izango dute euren proiektua aurkezteko aukera, bertan Fundazioarekiko duten ikuspegia eta garatu nahi duten plagintza azaldu beharko dute. Zuzendaria Fundazioaren Patronatuaren menpe egongo da, eta hau Eusko Jaurlaritzako Kultura, Politika, Hizkuntza zein Ekonomia eta Ogasuna sailetako bozeramaileek osatzen dute.

Hautaketa irizpideak

Lanpostua eskuratzeko beharrezkoa da unibertsitate ikasketak edukitzea. Musika kudeaketan eskarmentua izatea ere kontuan hartuko da, gutxieneko hamar urteko ibilbidea eskatuz. Egitasmo berrien diseinu eta garapenerako gaitasuna ere neurtuko da, eta hizkuntzei ere garrantzia emango diete: euskararen, gazteleraren eta ingelesaren goi mailako ezagutza beharrezkoa da, eta frantsesez jakitea biziki baloratuko da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.