Indarkeria matxista

Gizonezko bat atxilotu dute Gasteizen, emakume bati ukituak egitea egotzita

Larunbat goizaldean gertatu zen erasoa. Erasotzailea epailearen aurrera eramango dute, sexu-abusu delitua egotzita.

Indarkeria matxistaren aurkako kartelak artxiboko irudietan. ENDIKA PORTILLO, FOKU
Nagore Arin.
2019ko uztailaren 1a
16:55
Entzun

Goizaldeko 4:30ak aldera jaso zuen abisua udaltzaingoak. Gizonezko bat emakume bati ukituak egiten ari zela salatu zuten bi gizonek, emakumea alkoholaren eraginpean eta konorterik gabe zegoela baliatuta. 53 urteko gizonak gogoz kontra eraman nahi zuen emakumea. Sexu-abusu delitua egotzi diote.

Udaltzainak iristean konorterik gabe topatu dute emakumea. Deia egin zuten bi gizonezkoak ari ziren hari laguntzen. Lekukoek emandako xehetasunei esker, erasotzailea identifikatu eta inguruko ostatu batean atxilotu dute.

Emakumea anbulantzia batean artatu eta Txagorritxu ospitalera eraman dute, eraso sexisten aurkako protokoloa aktibatuta. Han, emakumeak uko egin dio laguntza medikoari eta salaketa jartzeari. Erasotzailea, jada aske, epailearen aurrera eramango dute, sexu-abusu delitua egotzita.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.