Altuna III 22 - 13 Artola

Artolaren hutsek Altunari eman diote txapela

Jokin Altuna da Sanferminetako Pilota Txapelketako txapeldun berria. Aartolak ahaleginak egin dituen arren, galdutako pilotek aurkariari eman diote garaipena.

Artola eta Altuna. IñIGO URIZ, FOKU
2019ko uztailaren 7a
12:25
Entzun

Urduritasuna gailendu zaio Iñaki Artolari Sanferminetako Pilota Txapelketako finalean. Ez da alde handirik egon egindako tantoetan; bai, aldiz, galdutako aukeretan. Jakin bazekien Artolak ez zela erreza izango Altunari irabaztea, baina ahalegina egiteko prest zegoen. Ez zaizkio, hala ere, gauzak nahi bezala atera.

Hasieratik egin du joko hobea Altuna III.ak. Abantaila eman dio bere buruarenganako segurtasunak, eta aurretik joan da hasiera-hasieratik. Kosta egin zaio Artolari tantoak egitea, eta horren adierazgarri izan da markagailua. Bederatzi tantoko aldea ateratzeraino aurreratu da Altuna. 

Tanto bakoitza sufritu du Artolak hasieratik. Nahi eta ezinak eraman du Altunak baino akats gehiago egitera, eta beraz baita tanto gehiago galtzera ere. Hori izan da neurri handi batean partida erabaki duena. 

Partidaren erditik aurrera hasi da Artola jokoa aldatzen eta markagailuan gerturatzen. Aldeak murrizteak, indarrak eman dizkio hari, eta bederatzi tantora egotetik seira egotera pasa da. Berandu zen, ordea, ordurako, eta Altunarentzat izan da txapela. 

Pozik agertu da Altuna lortutakoarekin. "Ez du joko txarra egin, eta sakea eduki duenean ez da erraza izan tantoa egitea, baina lanak emaitzak eman ditu".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.