Txirrindularitza

Jumbo Visma izan da nagusi Tourreko bigarren etapan

Taldekako erlojupekoan nabarmen nagusi izan dira Mike Teunissen liderraren kideak eta hogei segundoko aldea atera diote bigarren geratu den Ineosi. 

Jumbo Visma taldeak irabazi du erlojupekoa. GUILLAUME HORCAJUELO, EFE
2019ko uztailaren 7a
18:14
Entzun

BIgarren eguna Frantziako Tourrean eta bigarren garaipena Jumbo Visma taldearentzat. Atzo Mike Teunissenek jantzitako maillot horiari eutsi dio gaur taldeak erlojupekoan. Beraiek izan dira irteten azkenak, eta beraz, abantailarekin jokatu dute, aurkariek egindako denboren jakitun baitzeuden. Baina hori bakarrik ez da nahiko irabazteko. 

Lan bikaina egind ute Tounissenen taldekideek eta hamar segundoko aldea atera diote lehen tokian irten den Ineosi eta 21 segundokoa hirugarren geratu den Deceunincki. Iaz hamargarren egin zuen Movistarre, berriz, hamabigarren tokiarekin koformatu behar izan du. 

Ez da egunik onena izan Nairo Quintana eta Mikel Landarentzat. Movistarreko bi liderrek 44 segundo galdu dituzte gaurkoan Geraint Thomas eta Egan Bernal faboritoen aurkako lehian. 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.