Euskara

'Friki', 'zurito', 'diva' eta 'tuper' hitzak hiztegian sartu ditu Euskaltzaindiak

Euskaltzaindiaren Hiztegian egindako zuzenketa eta eguneratzeen berri eman du akademiak: 397 forma berri gehitu ditu; 312 sarrera eta 85 azpisarrera.

Euskaltzaindiaren Hiztegia argiaratu zuteneko agerraldia. ARITZ LOIOLA, FOKU
Olatz Esteban Ezkati.
2019ko uztailaren 9a
07:41
Entzun

Euskaltzaindiaren Hiztegia etengabe berritzen eta zuzentzen dihardute hizkuntzalariek, eta urtean bitan eguneratzen dituzte moldaketa horiek. Uztailean egin dute aurtengo lehen eguneraketa. Akademiak forma berriak gehitzeaz gain, jadanik onarturik zeuden hainbat forma ere moldatu ditu, 465 guztira, eta beste batzuk baztertu.

Euskaltzaindiak gehitu dituen sarrera berrien artean daude alta, baja, hijab, egunpasa edota traol hitzak, besteak beste. Akademiak aditzera eman duenez forma berriak erantsi dira "gaurko corpusetan erabilera maiztasun handikoak, eta, beraz, gizartearen isla direnak". Horren adibide dira honako hauek: migrante, papergabe, transfobia, feminizidio, transgenero, ahaldundu eta baxoa.

Kale hizkeran ere jarri du fokua azken eguneraketak. Sarrera berrien artean, lagunarteko hainbat hitz ageri dira, tartean, friki, flipatu edo katxarro adjektiboa. Horiez gain, ohikoak diren edariak ere onartu dituzte; hiztegian arauturik daude jada zurito, kaƱa, kubata eta kuba-libre. Edariak ez ezik, elikagaiak ere badaude berrikuntzen artean: sushi, tofu, curry eta pintxo.

Sarrera berriak gehitzeaz gain, beste hainbat moldaketa egin ditu Euskaltzaindiak: definizioak osatu, adierak eta adibideak gehitu, eta lehendik zeuden forma batzuk kendu: referendum eta barazki jale.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.