Albistea entzun

Ehunmiliak

Eguraldia lagun aurten Ehunmiliak mendi lasterketan

Hamargarren urteurrenarekin bat, orain arteko zifra guztiak gainditu ditu lasterketak. Gaur arratsaldean abiatuko da, Beasaindik, 18:00etan. Hiru egun iraungo du, gaurtik igandera bitartean.

Ehunmiliak mendi lasterketaren irteera, iaz. /
Ehunmiliak mendi lasterketaren irteera, iaz. / Iñaki Erauskin

Nagore Arin -

2019ko uztailak 12 15:36

Zenbaki borobila da hamar; baita aurten Ehumiliak mendi lasterketak lortu dituenak ere. Orain arteko datu guztiak gainditu ditu: 1.295 parte hartzaile, 1.600 laguntzaile eta inoiz baino nazioarteko lasterkari gehiago. Gaur hasiko da lasterketa entzutesua: 18:00etan abiatuko da, Beasaindik (Gipuzkoa), eta ultra-trailari izena ematen diot Ehunmiliak (EHM) lasterketa izango da lehena: 168 kilometro eta 11.000 metroko desnibel positiboa ditu. 515 lasterkarik hartuko dute parte, horietatik 26 emakumezkoak. 18:00etan hasita, 48 ordu izango dituzte parte hartzaileek lasterketa amaitzeko. Kalkuluen arabera, bihar arratsaldean iritsiko da lehen korrikalaria, 16:00ak eta 17:00ak bitartean.

Ez da egunotan egingo den lasterketa bakarra. Goierriko Bi Handiak (G2H) eta Marimurumendi (MMM) lasterketak ere egingo dira. Handia da hiru probek mendi korrikalarien artean duten ospea. Goierriko Bi Handiak lasterketak 88 kilometroko ibilbidea du, eta 6.500 metroko desnibel positiboa. Kasu honetan ere dortsal guztiak agortu dira, eta 515 lasterkarik hartuko dute parte; 41 dira emakumezkoak. 23:00etan abiatuko da, eta, aurreikuspenen arabera, larunbat goizaldean iritsiko da lehen korrikalaria, 09:00ak aldera. 22 ordu izango dituzte lasterketa amaitzeko. Marimurumendi lasterketan, berriz, 42 kilometro egin beharko dituzte korrikalariek, 2.300 metroko desnibel positiboarekin. 265 lasterkarik hartuko dute parte, eta 49 dira emakumezkoak. Igandean abiatuko da, 08:00etan, eta 11:30ak aldera iritsiko da lehena.

Lehen aldiz dortsal guztiak amaitu arren, ez da nabarmen handitu emakumezkoen parte hartzea. Hiru ehuneko hazi dira zifrak: 116 dira aurten ultra-trailean parte hartuko duten emakumeak, lasterkari guztien %8,9 zehazki. Euskal herritarren kopuruari dagokionez, gero eta gehiago dira: 233 dira guztira, 225 gizonezko eta 8 emakumezko. Horietatik, 113 gipuzkoarrak dira, 72 bizkaitarrak, 22 arabarrak eta 15 nafarrak; antolatzaileek ez dute eman Ipar Euskal Herriko daturik; "Frantziatik" zazpi korrikalarik parte hartuko dute. Beste guztiak nazioartekoak dira: Espainia (148), Katalunia (86), Suedia (14), Portugal (12), Alemania, Andorra, Polonia eta Mexiko (bina) eta Belgika, Ingalaterra, Uruguai, Brasil, Txina, Guatemala eta Japonia (bana). 

Datuak datu, oinak astindu eta lasterketa hasteko gogoz daude korrikalariak, eta aurten, iaz ez bezala, eguraldia lagun. Gaurtik hasita, bi parke natural eta 30 udalerri baino gehiago igaroko dituzte korrikalariek, Ehunmiliak mendi lasterketa ospetsuaren txapelaren bila. Lasterketaren jarraipena eta nondik norakoak, Goierriko Hitzan irakurgai. 

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Jonas Vingegaard iaz, Euskal Herriko Itzuliko azken etapan, Arraten. ©JUAN HERRERO / EFE

Vingegaard izar nagusia Itzulian

Beñat Mujika Telleria

Frantziako Tourreko garailea Euskal Herriko errepideetan izango da. Daniel Felipe Martinez iazko txapelduna ere lehian izango da. Lasterketa apirilaren 3tik 8ra jokatuko da

Meriem Ezbida Zuazoko atezaina, atzo, entrenamendua hasi aurretik. ©MONIKA DEL VALLE / FOKU

Buruari partida irabazi nahian

Iñigo Lasa

Zuazo eskubaloi taldea bolada txarrean da, eta Meriem Ezbida atezainak onartu du «psikologikoki nekatuta» dagoela taldea. Gaur Valladoliden jokatuko dute (19:15).

 ©IDOIA ZABALETA / FOKU

«Pizgarri ederra da aspaldiko lagun batekin txapeldun izaten saiatzea»

Julen Etxeberria

«Gustuko tokian» daudela dio Altunak: hark eta Tolosak finala jokatuko dute igandean Bilbon, Elordiri eta Zabaletari irabazten badiete. «Txapelketa biribila» egin dutela dio, eta argi utzi du inola ere ez litzatekeela porrota izango finaletik kanpo geratzea.
Sebastian Coe World Athleticseko presidentea, iaz. ©Erik S. Lesser / EFE

Munduko Atletismo Federazioak debekatu egin die emakume transei nazioarteko lehiaketetan parte hartzea

Julen Otaegi Leonet

Emakumezkoen lehiaketak «babesteko» erabakia dela dio Sebastian Coe federazioko presidenteak; emakume transek zein sexu garapen desberdina duten kirolariak ezingo dute lehiatu nazioartean baldintza batzuk bete ezean.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...