Txillardegi

Txillardegiren plaka kendu dute Donostiako plaza batetik

'Gaskonia plaza' esaten dioten lekuan jarri zuten Txillardegi omentzeko plaka, Donostian. Gaur, plakarik gabe esnatu da plaza.

Plaka ofizialaren azpian zegoen Txillardegiren omenezko plaka. BERRIA
Nagore Arin.
2019ko uztailaren 16a
15:28
Entzun

Aitorpen ofizialik jaso ez, eta Jose Luis Alvarez Txillardegi-ren irudia omentzeko jarri zuten plaka Donostiako plaza batean, Gaskonia deiturikoan. Jarri eta hilabete batzuetara, ordea, plakarik gabe esnatu da plaza. Irudian ikus daitekeen bezala, kendu egin dute idazle eta ekintzailearen abizena zekarren oroigarria. Gaur ohartu dira plakaren absentziaz, eta inork ez daki ez nork eta ez zergatik kendu duten.

Iragan urtarrilean bete ziren zazpi urte idazlea hil zenetik, eta, urtero bezala, omenaldi ekitaldiak antolatu zituzten. Urtemugaren bezperan egin zuten ekitaldia, hilaren 13an, Txillardegi Udal Liburutegia herri plataformak antolatuta. Omenaldian nabarmendu zutenez, Txillardegik ez du jaso oraindik "merezi duen aitorpen ofizialik" bere jaioterrian, Donostian alegia.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.