Musika

Johnny Clegg musikari hegoafrikarra hil da

Juluka eta Savuka taldeetan aritu zen, baita bakarka ere. Zulua eta ingelesa nahastu izan zituen bere abestietan, baita afrikar doinuak Mendebaldeko estiloekin uztartu ere.

Johnny Clegg. BERRIA
Erredakzioa
2019ko uztailaren 16a
22:19
Entzun

Ingalaterrako Bacup herrian jaio zen Johnny Clegg, 1953an, baina, haurra zela, Rhodesiara —egungo Zimbabwe— joan zen bizitzera amarekin, eta Hegoafrikara ondoren.

Musikari ibilbidea antropologia ikasketekin tartekatu zuen gaztetan. Izan ere, musika zulua ezagutu zuen Johanesburgon, eta Sipho Mchunurekin Juluka taldea sortu zuen. Musikari beltzek eta zuriek osatzen zuten taldea, eta, apartheidaren legeak urratzen zituztela-eta, jazarpena jasan zuten Hegoafrikan; nazioartean, baina, arrakasta lortu zuten.

Egoera bera bizi behar izan zuen gero Savuka taldearekin —1986. urtean sortu zuen, Dudu Zulurekin—.

Zulua eta ingelesa nahastu zituzten bere abestietan, baita afrikar doinuak Mendebaldeko estiloekin uztartu ere. Zulu zuria ezizenarekin egin zen ezagun, eta hainbat sari eskuratu zituen bere ibilbidean. Johannesburgon hil da, minbiziaren eraginez.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.