Musika

Hamasei taldetik gora ariko dira Glad is the Day jaialdian

Donostiako Kristinaenea parkean izango da, abuztuaren 4an. Musika mota ezberdinetako kontzertuez gain, azoka eta haurrentzako jarduerak ere egongo dira. Bosgarrenez antolatu dute jaialdia.

Glad is The Day jaialdiaren 5. edizioaren aurkezpena, gaur goizean, Donostian. DONOSTIA KULTURA
2019ko uztailaren 18a
16:23
Entzun

Bi gunetan banaturik egongo da: batetik, oholtza nagusia, eta, bestetik, Ruina Sonica izeneko gunea. Zortzi talde arituko dira oholtza nagusian, eta zortzi DJ, berriz, Ruina Sonican. Iragarri dituzten izenen artean daude, besteak beste, Potato, Mice, Grande Days, The Limboos, Susmara eta The Lookers. Bestalde, Le Parody, Alvva DJ Skyhxxk DJ, Merca Bae DJ eta beste hainbat artista arituko dira gaua girotzen hip-hop eta bestelako doinuekin.

Azoka, janari postuak eta haurrentzako ekintzak egun osoan egongo dira, 12:00etatik 21:00etara. Iluntzean, Le Bukowski eta Dabadaba aretoetan DJ gehiago izango dira.

2016 Europako Kultura Hiriburutzaren harira sortu zen jaialdia Donostia Kulturak. Le Bukowskik eta Dabadaba aretoak antolatzen dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.