Albistea entzun

ELA Kataluniako Generalitatearekin bildu da, burujabetza prozesua eta presoak mintzagai hartuta

Sindikatuaren ordezkaritza bat Kataluniako eragile politiko eta sindikal batzuekin bildu zen iragan astean. Burujabetza prozesua eta presoak izan ziren bilkuraren hari mutur nagusiak.

ELAko ordezkarien eta Kataluniako Generalitatearen arteko bilera.
ELAko ordezkarien eta Kataluniako Generalitatearen arteko bilera. ELA Tamaina handiagoan ikusi

Nagore Arin -

2019ko uztailak 26 14:31

Joan den astean bildu ziren. Ordezkaritza bat osatu eta Kataluniara joan ziren ELAko hainbat kide, Mitxel Lakuntza idazkari nagusia barne. Eragile politiko eta sindikal batzuekin elkartu ziren, kontaktuak egin eta egungo testuinguruaren gaineko iruzkinak elkarbanatu asmoz. Pere Aragones Generalitateko presidenteordea eta ERC alderdiko kidearekin bildu ziren lehenengo.

Askotariko gaiak landu zituzten. Nagusiak, bi: burujabetza prozesua eta presoak. Euskal sindikatuak burujabetza prozesuarekiko zuen konpromisoa azaleratu zien eragileei, eta preso independentista katalanekiko elkartasun osoa adierazi. Halaber, bat egin zuten Kataluniako prozesu subiranista dela-eta atxilo jarraitzen duten presoak berehala askatzeko eskaerarekin.

Kataluniaren erabakitzeko eskubidea babestu zuen ELAk, prozesu horrekiko sindikatuak duen konpromisoa berretsiz. Gainera, babesa eta elkartasun osoa adierazi zioten Generalitateari, Espainiako Estatuaren eskutik jasaten ari diren "errepresioa" azpimarratuz. Zentzu horretan, jarrera gogorra azaleratu zuen sindikatuak: Kataluniako erabaki demokratikoak errespetatzen ez dituzten neurriek "blokeo politikoa zein errepresio antidemokratikoa" indartuko lituzketela nabarmendu zuten ordezkariek.

Bestalde, Eusko Jaurlaritzaren eta Iñigo Urkullu lehendakariaren jarreraren inguruan hitz egin zuten. Ordezkaritzak dioenez, Generalitatearen jarrera irekiak oso agerian utzi ditu Eusko Jaurlaritzaren eta lehendakariaren "itxikeria eta defizit demokratikoa". Euren esanetan, Eusko Jaurlaritzak ez dio ELAri aitortu nahi Euskal Herriko lehen sindikatua izatearen zilegitasuna.

 

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Javier Esparza UPNko presidente eta Ciudadanoseko Nafarroako buru Carlos Perez Nievas, martxoan. Biak Navarra Sumako parlamentari dira ©Jesus Diges / EFE

UPNk udan erabakiko du Navarra Sumatik atera edo ez

Joxerra Senar

Marta Alvarez Navarra Sumako parlamentaria eta UPNko kideak adierazi du PPk eta Ciudadanosek «normaltasun osoz» hartu dutela asteburuan Javier Esparzak iragarritako mugimendu hori.

EH Baiko Anita Lopepe Ainhize-Monjolosen (Nafarroa Beherea) bozkatzen, gaur. ©GuillaumeFauveau

EH Bai bigarren itzulian izanen da zazpi kantonamendutan

Ekhi Erremundegi Beloki - Paulo Ostolaza

Ezkerreko abertzaleak lehen indarra izan dira Hendaiako kantonamenduan: bozen %29,3 lortu ditu Annie Poveda eta Iker Elizalderen hautagaitzak. Zentro-eskuinak lortu ditu emaitzarik onenak Ipar Euskal Herrian.

Alain Rousset hauteskunde kanpainan, Baionan ©Patxi Belzaiz

Ipar Euskal Herrian Alain Rousset buru, eta Diaz, bosgarren

Ekhi Erremundegi Beloki

Alderdi sozialistako hautagaiak eskualdeko bozen %28,65 lortu ditu. Batasun Nazionala ere bigarren itzulian izango da, eskualdeko bozen %18,2 lortuta; Euskal Herrian, baina, emaitza aski apalagoa du zenbatutako botoen arabera. Abstentzioa nehoiz baino handiagoa izan da.

Hauteskunde panel bat, Baionan. ©GUILLAUME FAUVEAU

Departamenduko eta eskualdeko bozak izanen dira gaur Iparraldean

Ekhi Erremundegi Beloki

Pirinio Atlantikoetako Departamenduko Kontseilu Nagusia eta Akitania Berria eskualdeko kontseilua hautatuko dituzte

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna