Indarkeria

Tijuanan 31 hilketa izan dira 48 orduan

Poliziak plazaratu dituen datuen arabera, iragan asteburuan hilketa ugari izan dira Tijuanan, Mexiko iparraldean. Herrialdeko hiririk arriskutsuenetako bat da, nahiz eta hilketen kopuruak behera egin duen.

Polizia ugari Tijuanan hilketa baten berri izan ostean. JOEBETH TERRIQUEZ / EFE
Nagore Arin.
2019ko abuztuaren 1a
14:39
Entzun

Mexiko iparraldean eta AEBekiko mugan, hilketa daturik larrienetakoak dituen hiria da Tijuana. Horren adierazle dira iragan asteburuan erregistratutako datuak: 31 hilketa 48 orduan. Poliziak plazaratu ditu datuak, asteburuan izan ziren hilketa guztien berri jaso eta datu guztiak bilduta. Jakinarazi dutenez, 31 hilketa horietatik 11 igandetik astelehenera bitartean izan ziren.

Urtea hasi zenetik, 1.331 hilketa izan dira Tijuanan. Munduko herrialderik biolentoenen artean kokatu du hiria kopuru horrek, baina lehenagotik ere zerrenda horren gorenean zegoen. Mexikoko hiririk jendetsuenetan seigarrena da Tijuana, droga trafikoaren presentzia handia izateagatik ere ezaguna. Hain justu, droga trafikoarekin lotu dituzte ikertzaileek hilketa horien datuak. Haien arabera, hilketa kopuruak gora egin izanak lotura zuzena du droga trafikoarekin eta droga trafikatzaileek kontrolatzen dituzten eremuekin; izan ere, droga trafikatzaileen artean ohikoak dira kale kantoien kontrola eskuratzeko borrokak eta liskarrak.

Mexikoko hiririk arriskutsuenetako bat da Tijuana. Hori berretsi zuten 2018. urtean herrialde osoan erregistratu ziren datuek, The San Diego Union Tribune hedabideak argitaratuak: 138 hilketa 100.000 biztanleko, hots, zazpi hilketa egunean. Hala ere, Marco Sotomayor Segurtasun Publikoko zuzendariaren arabera, jaitsi egin da kopuru hori aurreko urtean bildutako datuekin alderatuta: %2 jaitsi da hilketa kopurua. Gainera, datu horiek gorabeheratsuak dira hilabetez hilabete aztertzen badira, historian hilketa kopurua igotzeko joera azaldu baitute hilabete batzuek.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.