Kontragailurra Irunen

Beltran de Herediak dio "behar adina neurri" hartu dituztela G7koen aurkako kontragailurrerako

G7 Ez eta Alternatives G7 herri plataformek adierazi badute ere ez dutela egingo "ekintza bortitzik", Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak esan du "gertakariak aurreikusi" behar dituztela.

Estefania Beltran de Heredia, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburua
Estefania Beltran de Heredia, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburua Jaizki Fontaneda / Foku

Olatz Enzunza Mallona -

2019ko abuztuak 13

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburu Estefania Beltran de Herediak adierazi du "behar adina babes eta segurtasun neurri" hartu dituztela G7koen aurkako kontragailurra normal egin dadin, eta, kontragailurraren harira, esan du espero duela istilurik ez egotea. Izan ere, kontragailurraren antolatzaileek baieztatu badute ere ez dela egongo "ekintza bortitzik", "segurtasun zerbitzu" propioa prestatu dute.

Beltran de Herediak argi du "jendetza" ekarriko duela G7 Ez eta Alternatives G7 herri plataformek antolatutako kontragailurrak, eta, hortaz, azpimarratu du, segurtasun ikuspuntutik "era guztietako egoerak kontuan" izan behar dituztela. Hilaren 21etik 26rako antolatu dituzte jarduerak Hendaia, Irun eta Miarritze inguruetan. Hala ere, abuztuaren 24an Hendaiatik Ficobara egingo duten manifestaldian jarri du arreta Segurtasun sailburuak: "Ertzaintzak neurriak hartuko ditu manifestazioa normal egiteko, baina baita manifestazioan parte hartzen ez dutenengan ez eragiteko ere". Arazo nagusia, nolanahi ere, trafikoarena izango dela dio.

Beltran de Herediaren hitzetan, Ertzaintza prest dago G7koen eta kontragailurraren ondorioz sor daitezkeen "gorabeherak" aurreikusteko eta arazoei heltzeko: "Edozein egoerari aurre egiteko prest egon behar dugu, eta gertakariak aurreikusi behar ditugu".

Irun eta Hendaia artean

Hilaren 21ean hasi eta 26an bukatuko dituzte Irungo Ficoban (Gipuzkoa) eta Hendaian (Lapurdi) antolatu dituzten jarduera eta mobilizazioak. Lau eremu nagusi egongo dira hilaren 21etik 23ra: Irungo Ficoban eta Hendaiako zineman, hitzaldi eta tailerrak; Hendaiako Jean Jaures eskolan, Gazte Gunea; Kanetako portuan, BBGkoen aste intergalaktikoa, eta, kanpalekuan, Jaka Horien herrixka.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Nekane Murga Jaurlaritzako Osasun sailburua agerraldi batean. ©Javier Etxezarreta/EFE

Murga: «Hau bigarren olatua da»

Olatz Esteban Ezkati

Azken orduetan nabarmen ugaritu dira kasuak Hego Euskal Herrian: 419 positibo atzeman dituzte, atzo baino 108 gehiago.

Bastidan, mahats bilketa, 2018an. ©Jaizki Fontaneda / Foku

Araban ere PCRak egingo dizkiete sasoikako langileei

Berria

Arabako Errioxan mahats bilketan 2.500 eta 3.000 langile artean ibiltzea espero da, eta Jaurlaritzak baieztatu du aukera hori aztertzen ari direla. Nafarroak sasoikako langileei eginiko lehen proben emaitzak jaso ditu: denek negatibo eman dute.

Azkaineko (lapurdi) eskolako sartzea, itxialdiaren ondotik. ©Guillaume Fauveau

Bidarteko udalekua itxi dute langile batek positibo eman duela eta

Oihana Teyseyre Koskarat

31 haur izan dira kontaktu zuzenean. Udalekua hetsirik egonen da bi egunez gutxienez. Maskara derrigortu dute Bidarten, Ezpeletan, Getarian (Lapurdi) eta Donibane Garazin.

Aguraingo plaza. ©Aritz Loiola/FOKU

Aguraingo Kokolo eta Donostiako Ramuntxo Berri tabernetan izan direnei proba egitera joateko eskatu die Jaurlaritzak

Berria

Agurainen, uztailaren 29tik abuztuaren 2ra han egon zirenei egin die deia; Donostian, berriz, uztailaren 26tik abuztuaren 3ra egondakoei.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna