Trafiko istripua

51 urteko moto gidari bat hil da Olaberrian, istripu batean

Bart izan da ezbeharra, eta 50 urteko beste gizon bat ere zauritu da.

Berria -

2019ko abuztuak 14

51 urteko moto gidari bat hil da bart A-636 errepidean, Olaberrian (Gipuzkoa). Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak emandako informazioaren arabera, 22:15 aldera gertatu zen ezbeharra, A-636 errepideak N-1 errepidearekin bat egiten duen lekuan.

Ertzaintzaren lehen ikerketen arabera, motoa errepidetik irten zen, eta zuhaitz bat jo zuen. Moto gidaria kolpearen ondorioz hil zen. Harekin 50 urteko beste gizon bat zihoan motoan, eta hura zaurituta eraman zuten Donostia Ospitalera.