Arrauna

Orio nabarmen nagusitu da emakumezkoen txandan

Hegan egin dute Oriokoek eta 28 segundoko aldea atera diote bigarren geratu den Arraun Lagunaki. Euskotren Liga ez ezik, Kontxako bandera ere eurentzako izango da.

Arantxa Elizegi Egilegor -

2019ko irailak 8

Oriok argi utzi du zergatik zen bera bandera irabazteko faboritoa. Hegan egin dute oriotarrek Kontxan, eta ziabogan dagoeneko zortzi segundoko aldea atera diote bigarren tokian zihoan Arraun Lagunak traineru donostiarrari. Estropada amaitzerako ia 30 segundokoa zen. Hegan egin dute gaur Oriokoek, eta Euskotren Ligari Kontxako bandera gehitu diote.

 

 

Ahaleginak eta bi egin arren, Arraun Lagunakekoak bigarren tokian geratu dira. Gehiago espero zuen Xubane Arantza Uribarrena Arraun Lagunakeko kideak, baina egokitu zaien kalean ere ez dira gustora aritu donostiarrak: "Dena eman dugu, eta denboraldia ere luzea eta gogorra izan da. Gehiago lortzea espero genuen baina ezin izan da"

Oriok bezala, lan ederra egin du Hondarribiak ere eta bere txandan lau segundoko aldea atera dio Donostiarrari, horri esker hirugarren okian geratu da sailkapen nagusian. 

 

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna