Oriok argi utzi du zergatik zen bera bandera irabazteko faboritoa. Hegan egin dute oriotarrek Kontxan, eta ziabogan dagoeneko zortzi segundoko aldea atera diote bigarren tokian zihoan Arraun Lagunak traineru donostiarrari. Estropada amaitzerako ia 30 segundokoa zen. Hegan egin dute gaur Oriokoek, eta Euskotren Ligari Kontxako bandera gehitu diote.
🛶 #arrauna
— EiTB Kirolak (@eitbkirolak) September 8, 2019
ðŸ³ï¸Ã‚ #kontxa19#kontxakobandera
📺 ZUZENEAN
🎙ï¸Ã‚ Emakumezkoen 2. jardunaldiko denborakhttps://t.co/LKY7LfZKSy#eitbkirolakpic.twitter.com/vyvtLd01g0
Ahaleginak eta bi egin arren, Arraun Lagunakekoak bigarren tokian geratu dira. Gehiago espero zuen Xubane Arantza Uribarrena Arraun Lagunakeko kideak, baina egokitu zaien kalean ere ez dira gustora aritu donostiarrak: "Dena eman dugu, eta denboraldia ere luzea eta gogorra izan da. Gehiago lortzea espero genuen baina ezin izan da"
Oriok bezala, lan ederra egin du Hondarribiak ere eta bere txandan lau segundoko aldea atera dio Donostiarrari, horri esker hirugarren okian geratu da sailkapen nagusian.