Japonia

Fukushimako zentral nuklearreko ur kutsatua itsasora isurtzea aztertzen ari dira

Tokioko Konpainia Elektrikoak jakinarazi duenez, edukiontzietan ez du nahikoa tokirik ur erradioaktibo guztia gordetzeko.

Fukushimako zentral nuklearra, tsunamiaren ostean. /
Fukushimako zentral nuklearra, tsunamiaren ostean. / Kimimasa Mayama/EFE

Berria -

2019ko irailak 10

Duela zortzi urteko lurrikararen eta haren osteko tsunamiaren ondoren, milaka tona ur erabili zituzten erregai nuklearra hozteko. Ur erradioaktiboa edukiontzietan gorde zuen ondoren konpainiak. Baina, orain jakinarazi dutenez, 2022rako beteko dituzte edukiontzi guztiak, eta ur kutsatua gordetzeko tokirik gabe geratuko dira.

"Aukera bakarra ura itsasora isuri eta han diluitzea da", adierazi du Japoniako Ingurumen ministroak. Gobernuak datozen egunetan eztabaidatuko du irtenbideei buruz, baina, horren aurretik, adituek egoeraren inguruko txostena egin behar dute.

Yoshiaki Harada Ingurumen ministroak ez du zehaztu zenbat litro ur isuriko liratekeen itsasora, baina kopuru hori edozein dela ere, ziurra da ez duela izango inguruko estatuen oniritzia. Hego Koreak esaterako, dagoeneko azalpenak eskatu dizkio Japoniako enbaxadoreari ur kutsatuarekin egin asmo dutenari buruz.

Ohikoa da kostaldean dauden zentral nuklearrek tritioarekin kutsatutako ura itsasora isurtzea. Gai kimiko erradioaktiboa da tritioa, eta, adituen esanetan, bereziki kaltegarria ez den arren, Fukushima inguruko arrantzaleak behin baino gehiagotan kexatu izan dira konpainiak aitortu duenean bere edukiontzietan gordetzen duen ura gai kimiko horrekin kutsatuta dagoela.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna