Eduki Babestua

Novi Sad - Europako Kultur Hiriburutza kulturaren suspergarri eta kulturaren bizi estilo

 
Novi sad hiria
Novi sad hiria Aleksandar Mlutinovic

43.892 m2 kulturarako

Novi Sadeko kultur ekosisteman ikusgarriak dira jada aldaketak, nahiz eta oraindik urte eta erdi falta den 2021erako; orduan lortuko du ECoC  Europako Kultur Hiriburutza titulua. Titulu garrantzitsu hori akuilu gisa baliatuko du For New Bridges programaren narratiba abiarazteko, eta, segur aski, Europako Kultur Hiriburutza proiektuak ondare sendoak ekarriko dizkio etorkizuneko Novi Sadi, hiriaren beraren kultur irudia hobetzeraino: programa berriak, prozedura berriak, jende engaiatua —herritarrak, kultur instituzioak, elkarteak, erakundeak, artistak—, eta, azkenik, kulturarako gune berriak.

 

 

Plangintzako zortziaz gain, beste lau arku jarri dira martxan orain artean, ECoC proiektuaren bidez. Novi Sad 2021 – Europako Kultur Hiriburutza proiektuaren programa oinarrizkoak dira, eta, orain artean, 500 jarduera baino gehiago dituzte antolatuak. Bakearen Gotorlekua plataformak, adibidez, eduki artistiko zinez apartak ekarri zituen ekainean: Andy Warholen eta Henri de Tolouse-Lautrecen erakusketak; eta turisten jomuga berria dena: Yoko Ono artista ospetsuak sorturiko eskultura bat. Ekainean bertan, bakea izan zuten aztergai; maiatza, berriz, Europa osoko gazte jendeari eskaini zioten, Europaren Etorkizuna programaren barruan.

 

 

Urte osoan, Voivodinako hiriburuan eskualdeko hainbat artista bildu ohi dira askotariko proiektu eta programen bidez. Дoček 2019. eta 7527. urteen barruan —Urtezahar gauak biak ere, egutegi julianoaren eta gregorianoaren arabera, hurrenez hurren—, etorkizuneko ECoC-k bere apartekotasuna erakutsi du, besteak beste, 50 jarduera baino gehiago antolatuta, eta 300dik gora artista ekarrita Serbiatik, Kroaziatik, Hungariatik, Montenegrotik, Poloniatik, Alemaniatik, Errumaniatik, Italiatik, Errusiatik, AEBetatik, Txinatik eta Frantziatik; esate baterako, Londresko Orkestra Filarmonikoko Roman Simović, Hungariako Roby Lakatos taldea, Errusiako Filatov & Karas  DJ duo ospetsua, bai eta Balkanetako artista ugari ere.

 

 

Novi Sad kultur hiriburu bikain bilakatzeko bidean delako beste erakusgarri bat dira, hain zuzen, Europako instituzioetako aditu independenteak –Europako Parlamentua, Europako Batzordea, Europako Kontseilua eta Eskualde Batzordeak—. Joan den maiatzean, Europako Kultur Hiriburutzakoek segimendu txosten bat bidali zuten, bigarrena; eta, harrezkero, ezinago aldekoak izan dira adituen ebaluazioak: «Aurrerabidea nabaria da lehen segimenduaz geroztik, eta itxura ona du segimendurako bisitak ere»; besteak beste, iruzkin horixe ageri da Novi Sad-2021 proiektuaz, ECoC-ren segimendu taulako txostenean.

Joan den urtean, Novi Saden kulturgune berriak sortu ziren. Esaterako, garai batean zeta fabrika izandakoa erortzear zegoen, eta zaharberritu egin zuten, eta bestelako erabilera bat eman zioten, Svilara kultur geltoki bihurtuta, eta, programa batzuen bidez, kultur ondarea sustatzen segitzen du.

 

 

Joan den irailean, kultur geltoki bihurtu zuten Egyseg, garai batean tiro eremu izandakoa. Kultur edukiak deszentralizatzeko eta herritarren nahiz tokian tokiko komunitateen parte hartzea bultzatzeko asmoz, beste hiru kultur geltoki eratu nahi dituzte hirigunetik urrun dauden alderdi batzuetan.

 

 

Hain zuzen, beste helmuga nagusi bat eraikitzen ari dira, Petar Drapsin industrialdean eraiki ere, Kineska izeneko auzoan: Sormenerako Polisa; hor, hainbat kultur eta sormen industria kokatuko dira.

Kultura bera ere ibilian dabil Europako Kultur Hiriburutza proiektuan barrena; hala, gurpil gaineko kultura ibiltaria hiriko alderdi guztietara ari da iristen, Caravan kultur geltoki ibiltariari esker.

Caravan Kultur Geltokia

Kultur Kaleidoskopioa hiriko jardueren erdigunean

Novi Sad osoa agertoki bihurtu ohi da abuztu-irailetan, Kultur Kaleidoskopioak dirauen bitartean. Atzeneko urteko joerari jarraikiz, aurtengo Kaleidoskopioan 1.000 artista baino gehiago bilduko ditu, eta batasunaren kulturaren adierazpide aparteko bilakatuko da, 400 programatik gora baliaturik Novi Sad kulturaren suspergarri eta kulturaren bizi estilo eredugarri dela erakusteraino; hori dena, askotariko arte adierazpide ugariren bidez. Den-dena Novi Sad 2021 – Europako Kultur Hiriburutzaren xedea erdiestearren, hots: «Berrikuntzaren hasiera. Orain!».

 

 

 

 

Informazio gehiagorako, ikus www.novisad2021.rs