Telebista

Datorren astean hasiko dute LTDko frekuentzien aldaketa Hego Euskal Herrian

Etxe komunitateek laguntza publikoak eskatzeko aukera dute. Telebista aparailuak berriro sintonizatu beharko dira

Antenista bat, lanean
Antenista bat, lanean Jagoba Manterola / Foku

Urtzi Urkizu -

2019ko irailak 12

Lurreko telebista digitaleko frekuentzia berriak datorren astean piztuko dituzte Hego Euskal Herriko herri gehienetan. Trantsizio epe bat egongo da datozen hilabeteetan antenak egokitzeko, eta 2020ko ekainaren 30ean amaituko da prozesua. Ordurako, herri guztietan egongo dira piztuta frekuentzia berriak. «Bigarren dibidendu digitala» deitu dutenaren testuinguruan aldatu behar dira frekuentziak, 5G teknologiaren zabalpenean tokia egiteko.

Prozesu horrek ez du eragingo telebista katerik desagertzea edo berririk agertzea. Soilik frekuentziak tokiz aldatuko dira, eta LTDko deskodetzaile zaharrak lehen bezala erabili ahalko dira. Etxe gehienetako kontsumitzaileek, edonola ere, telebista aparailuetako kanalak berriro sintonizatu beharko dituzte. Halaber, komunitate bakoitzak kontsultatu beharko du antenista teknikaria eraikineko antenan egokitzapena egin behar duen ala ez.

Antenen egokitzapenetarako, Espainiako Ministroen Kontseiluak dekretu bat onartu zuen ekainean, 145 milioi euroko laguntzak emateko. Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako etxe komunitateetan laguntza horiek eskatu ditzakete —104,3 eta 677,95 euro artekoak dira—.

Antonio Fernandez-Paniagua Espainiako Ekonomia Ministerioko ordezkariak Bilbon egindako  agerraldi batean gogorarazi du 2015ean egin zen prozesuaren antzekoa izango dela oraingoa, Europak hala aginduta.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Donostiako Ramontxu Berri tabernan egondako 683 laguni egin ziete proba, atzo ©Gorka Rubio / Foku

Hego Euskal Herrian, 492 positibo

Berria

Pertsona bat hil da Nafarroan, uztailaren 15etik lehena. Uztailaren 27tik abuztuaren 3ra Galdakaoko Muguru tabernan izan ziren 420 laguni PCR proba egingo diete, eta Donostian PCR-ak egiten jarraituko dute Ramontxu Berriko bezeroei.

Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakaria, iragan astelehenean, Gasteizen ©Jaizki Fontaneda / Foku

«Erantzukizunerako» deia egin du Iñigo Urkulluk

Joxerra Senar

Sare sozialetan zabaldutako ohar batean, Eusko Jaurlaritzako jarduneko lehendakariak ohartarazi du «denen artean ahal den guztia» egin behar dela lehen olatuan bizitako egoera dramatikora ez itzultzeko.

 ©ARITZ LOIOLA / FOKU

Eragile guztiekin biltzeko eskatu dio oposizioak Eusko Jaurlaritzari

Olatz Esteban Ezkati

538 positibo atzeman dituzte Hego Euskal Herrian, iragan astean halako bi. Ospitaleratzeak ere bikoiztu egin dira egun batean: 103 pertsona daude erietxean.

 ©RAUL BOGAJO / FOKU

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna