Noiz sortua: 2019-09-17 07:23:51

Kooperatiba Legea

Eusko Legebiltzarrak ez du aintzat hartuko Confebasken eskaria

Patronalak eskatu du Lan Harremanen Kontseiluak aztertzea kooperatibei Lanbiden lekua ote dagokien, baina Eusko Legebiltzarrak aurrera egingo du lege proiektuarekin, kontsulta hori egin gabe.

Eduardo Zubiaurre Confebaskeko presidentea, erdian.
Eduardo Zubiaurre Confebaskeko presidentea, erdian. MONIKA DEL VALLE / FOKU

Xabier Martin -

2019ko irailak 17

Confebaskek Lanbiden dituen bost eserlekuetatik bat gal dezake, baldin eta Kooperatiben Legeak hala jasotzen badu, eta hura, aurreikuspenen arabera, urtea amaitu aurretik onartzen bada. EH Bilduren zuzenketa batek eskatu du lege proiektuak jasotzea kooperatiben ordezkari bat Lanbideren administrazio kontseiluan sartzea. Neurri horren inguruan adostasun nahikoa dagoela ematen du, eta proiektua eteteko eskatu du asteon Confebaskek.

Lege proiektua aztertzen ari den legebiltzarreko batzordeak, ordea,  eskaera horri muzin egitea erabaki du gaur. Hala, LHK Lan Harremanen Kontseiluak ez du aztertuko kooperatiben jarduera ekonomikoa eta enplegu maila kontuan hartuta, enpresa mota horiek Lanbiden egon beharko luketen ala ez. Confebaskeko presidente Eduardo Zubiaurrek Legebiltzarreko presidente Bakartxo Tejeriari egindako eskaera zuzena ez dute aintzat hartu, beraz, eta horrelaxe jakinaraziko zaio patronalari.

55.000 langile kooperatibetan

Lege proiektuak bide luzea eta korapilatsua egin ondoren, Kooperatiben Legea onartzeko abagunea egongo da urtea amaitu aurretik —uda aurretik egin nahi zuen Maria Jesus San Jose Lan sailburuak—. Ez du ematen atzerapen gehiago egongo denik, patronala lege proiektua eteteko saioa ustela izan baita. EH Bilduk gogor salatu zuen atzo patronalaren erabakia. «Oso larria da legebiltzarraren jarduera legegilean esku hartzea eta legebiltzarrari esatea nola bideratu behar duen lege proiektu bati buruzko eztabaida; Confebask ez da nor Parlamentuari esateko zer nolako legeak onartu behar dituen».

Leire Pinedo eta Larraitz Ugarte EH Bilduko legebiltzarkideek defendatu zuten kooperatibek lekua izan behar dutela Lanbiden. «Logikoa da; guztiok dakigu zer nolako garrantzia duten kooperatibek herri honetan». Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako BPG Barne Produktu Gordinaren %7 ordezkatzen dutela azpimarratu zuten, eta 55.000 langile baino gehiagok dihardutela kooperatibetan (35.000 bazkide); «guztiz arrazoizkoa da haiek ere Lanbideko administrazio kontseiluan egotea». Lanbideren mahaiak errealitate ekonomiko eta sozial osoa islatzea nahi du koalizio abertzaleak. «Jaurlaritzak berak ere ondo ikusten du aukera hori».

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Maiatzaren 29an eguneratua, 19:00etan. ©BERRIA

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Azkeneko 24 orduetan lau pertsona hil dira COVID-19 gaitzaren eraginez, 22 positibo atzeman dituzte PCR probekin, eta bi gaixo ospitaleratu dituzte. Euskal Herrian 29.107 gaixok eman dute positibo guztira, koronabirusa atzemateko probaren bat eginda. Horietatik 2.056 hil dira. Grafikoak, albiste barruan.

Donostiako Kontxa hondartza, pasa den asteartean. ©Gorka Rubio, Foku

Hondartzen erabilera «dinamikoa» egiteko eskatu du Jaurlaritzako Osasun Sailak

Berria

Osasun Sailak eskatu du hondartzak kirola egiteko, paseatzeko eta bainatzeko erabiltzea, baina ez hondarretan geldirik egoteko. Bizkaian, Areetan, Lagan, Laidan eta Ean hartu dute hondartza «dinamikoak» ezartzeko erabakia. Lapurdiko hondartzak, berriz, maiatzaren 16an ireki zituztenetik dira «dinamikoak». Egunaren zuzeneko kontakizuna, albistearen barruan.

Mari Luz Esteban eta Elixabete Garmendia. / ©GORKA RUBIO, FOKU

«Zahartzaroari ematen zaion tratamenduaren metafora da gertatu dena»

Maider Galardi F. Agirre

Koronabirusaren krisia piztu denetik, maiz hitz egin da adinekoen zaurgarritasunari buruz, eta, oraindik, kalera irteteko mugak dituzte adinekoek. Mari Luz Esteban antropologoak eta Elixabete Garmendia kazetariak, ordea, salatu dute adinkeria dagoela, eta beharrezkoa dela nagusiagoei ahots propioa ematea.

Hilberriak jakinarazteko taula, Eibarren (Gipuzkoa). ©GORKA RUBIO / FOKU

Koronabirusak hildakoak, osasun eremuka

Berria

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako osasun eremu bakoitzean zenbat gaixo hil diren kontsultatzeko modua jarri du Eusko Jaurlaritzak.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna