Kilometroak

42 urteko etapa itxiko dute Zarautzen, urriaren 6an egingo diren Kilometroetan

Azken urteetako moldean egiten den azken jaia izango da, eta datorren urtean aro berri bat abiatuko dute: "42 urteotan ikasitakoarekin ekingo diogu etapa berriari".

2019ko irailaren 25a
17:04
Entzun

Zirkuituaren logikarekin egiten diren azken kilometroak izango dira Zarauzkoak. Datorren urtean Amasa-Villabonan eta Zizurkilen egingo dute jaia, Zubimusu ikastolaren eskutik. Gaur egungo kontsumo ohiturak "iraultzea" dute helburu.

Aurten, hiru guneko zirkuitua antolatu du Salbatore Mitxelena Ikastolak, hango kideek Donostiako Ikastolen etxean eman duten prentsaurrekoan azaldu dutenez, eta Ni, Hi, Hura... ikastola mundura! leloari jarraituz, izena izango du gune bakoitzak. Ni izenekoa Malekoian jarriko dute, eta "hain gazte ez diren beti gazte horientzat" pentsatuta dago, batik bat. Herriko taldeak arituko dira goizean: Skasti, Pottors eta Klito eta Optika. Arratsaldean, berriz, Joseba Irazoki izango da. Hi guneaikastolan izango da, batik bat haur eta familientzat pentsatuta. Hura Mollarrin kokatu dute, eta han, kontzertu sorta izango da: Sonakay, Ene Bada, Ane Guria, Mac Onak eta Bad Sound.

Beti bezala, gune guztietan egongo da jan-edana, eta baita kale animazioa ere, txaranga, batukada eta abarrekin. 7.700 metro izango ditu ibilbideak orotara, eta dibertsitate funtzionala dutenei laguntza emango du DYAk Mollarrira igotzeko. "Denok egiteko moduko zirkuitua da", nabarmendu du Nerea Altxu jaiaren koordinatzaileak. Jaia prestatzerakoan, inklusiboa izateko ahalegina egin dute, prebentiboa, jasangarria eta feminista. 

Belen Murua ikastolako zuzendariak nabarmendu du "pedagogia aurrerakoien ildoan"  egon dela beti ikastola, eta helburu horrekin espazioak egokitu beharrean dira. Horretara bideratuko dute Gipuzkoako ikastolen jaian eskuratzen duten dirua.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.